Zinebik ‘Inside the chinese closet’ filma eskainiko du 'Hileko Dokumentala' zikloaren baitan

 Abando - Indautxu

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Zinebik, bere programazioari urte osoan zehar jarraipena emateko antolatu duen estreinaldien zikloak, Sophia Luvarak zuzendutako Inside the chinese Closet, (Herbehereak, 2015. 72´) filma eskainiko du ostegunean. Filmak, homosexualek Txinan bizi duten errealitatean murgilduko ditu ikus-entzuleak.

Galea orkestrak La Casillako Dantzaldiak animatuko ditu igandean

 Abando - Indautxu

Galea orkestrak La Casillako Dantzaldiak animatuko ditu igandean

Igande honetan, otsailak 5, Dantzaldiak Galea Orkestrak animatuko ditu La Casillako Pabilioian. Hitzordua 18:00etatik 21:00etara izango da.

Bi pertsona zauritu dira haizeak lurrera bota dituen ohol batzuk kolpatuta

 Abando - Indautxu

Bi pertsona zauritu dira haizeak lurrera bota dituen ohol batzuk kolpatuta

Istripua Jado plazan izan da, 09:45 aldera. Zaurituetako bat bere kabuz joan da osasun-etxera eta bigarrena, Basurtuko Ospitalera eraman dute. 

 

Ikasteko leku falta dutela eta, sinadura bilketan hasi dira

  Jendartea  Abando - Indautxu

Ikasteko leku falta dutela eta, sinadura bilketan hasi dira

Urtero “berdin”, diote Change.org atarian sindurak biltzen hasi diren Indautxuko Gazte Asanbladako hainbat ikaslek. 

Indautxun nahi dituztelako

  Jendartea  Abando - Indautxu

Indautxun nahi dituztelako

Urteko azken astelehena izaki, mobilizazio eguna dute gaur, hilak 26, Indautxun auzoko presoak "etxean nahi ditugula" aldarrikatzeko. 

Etxegabe bat hilik aurkitu dute kalean

  Jendartea  Abando - Indautxu

Etxegabe bat hilik aurkitu dute kalean

Koldo izeneko 61 urteko gizona, Maria Diaz Harokoaren kalean lo egin ohi zuena, joan den asteartean hilik aurkitu zuten. 

Xabier Monasterio: "Kafe Antzokira datorren publikoa urteetan zehar aldatuz joan da"

Erabiltzailearen aurpegia

Aurreko astean Bilboko Kafe Antzokiaren 21garren urteurrena ospatzeko Bide Ertzean-ek kontzertu berezia eskeini eban. Badakizue Kafe Antzokiaren atzean Zenbat Gara alkartea dagoala. Alkarte honeko Xabier Monasteriok Kafe Antzokiaren ibilbideaz eta aurton sortutako argitalepenei buruz berba egin deusku.

Arratoiak hiltzeko kanpaina egingo dute Abandon

  Oharrak  Abando - Indautxu

Arratoiak hiltzeko kanpaina egingo dute Abandon

Udalak jakitera eman duenez, azaroa eta abendua bitartean, arratoiak hiltzeko udazkeneko kanpaina egingo dute Bilboko barruti guztietan.

Fiskaltzak Indautxuko “solidarien” aurkako akusazioa bertan behera utzi du

  Politika  Abando - Indautxu

Fiskaltzak Indautxuko “solidarien” aurkako akusazioa bertan behera utzi du

2015ean euskal presoen aldeko mobilizazio batean identifikatutako hiru lagun Auzitegi Nazionalean epaitu dituzte gaur goizean. Fiskaltzak bertan behera utzi du terrorismoaren goratze akusazioa eta beraz, hirurak absolbituak izan dira.

Elkarretaratzea deitu du gaurko Solidarioak Libre plataformak Indautxun

  Politika  Abando - Indautxu

"Solidarioak libre. Elkartasuna ez da delitua" lelopean elkarretaratzea deitu dute gaurko, azaroak 4, 20:00etan Indautxuko plazan, 2015ean euskal presoen aldeko mobilizazio batean identifikatutako hiru lagun Auzitegi Nazionalean epaituko dituztela salatzeko.

Udal Musika Bandak DYA elkartearen omenezko kontzertua eskainiko du arratsaldean

  Kultura-aisialdia  Abando - Indautxu

Udal Musika Bandak DYA elkartearen omenezko kontzertua eskainiko du arratsaldean

Sentsazioen bidaia izeneko kontzertua 19:00etan izango da Azkuna Zentroan eta aurten 50 urte betetzen dituen DYA elkartea omenduko du.

42 plaza izango ditu Sanchez Marcos ikastetxeko haur eskolak

  Hezkuntza  Abando - Indautxu

42 plaza izango ditu Sanchez Marcos ikastetxeko haur eskolak

Udalaren Gobernu Batzordeak Sanchez Marcos ikastetxeko haur eskola berriaren obrak Indenort PV S.L-ri esleitzea onartu du gaur. Zenbatekoa 371.914,96 eurokoa da. Obra burutzeko epea lau hilabetekoa da.

Bilboko Musika Bandak bihar eskainiko du denboraldiko lehen kontzertua Alhondegian

 Abando - Indautxu

Bilboko Musika Bandak bihar eskainiko du denboraldiko lehen kontzertua Alhondegian

2016-2017 denboraldiko lehenengo kontzertua eskainiko du, bihar, irailak 16, 19:00etan Azkuna Zentroko Kulturen Atarian, Bilboko Udal Musika Bandak . 

Azkuna Zentroak Jose Mari Zabala irundarrari eskainitako zinema zikloa antolatu dau

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Bilboko Azkuna Zentroko Zinematekeak Jose Mari Zabala (Irun, 1949) artista esperimentalaren lana aurkeztuko dau hilaren 13, 14 eta 15ean.

Indautxuko Karmengo jaiak ospatuko dituzte gaur eta bihar

  Jaiak  Abando - Indautxu

Indautxuko Karmengo jaiak ospatuko dituzte gaur eta bihar

Gaur eta bihar, ostirala eta larunbata, Indautxuko auzoa jaietan murgilduko da, hain zuzen ere, Karmengo jaietan. Hainbat ekintza prestatu dituzte Indautxu kalean egiteko; pintura murala, tailerrak, karaokea eta musika, besteak beste.

Paracycling World Cup probak trafiko etenaldiak eragingo ditu igandean Bilbo erdian

  Oharrak  Abando - Indautxu

Paracycling World Cup probak trafiko etenaldiak eragingo ditu igandean Bilbo erdian

Udalak jakitera eman duenez, igandean, uztailak 17, zirkulazio-etenak emango dira Kale Nagusian, Jesusen Bihotzean, Abandoibarran, Leizaola etorbidean, Euskadi plazan eta M. Agirren Paracycling World Cup proba dela eta.

UPV/EHUko I. Doktorego Jardunaldiek doktoregoko 400 ikasle batuko ditue

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Garagarrilaren 11n eta 12an egingo diran I. doktorego jardunaldi honeek 2. mailako doktoregaiei eta 99/2011 EDren aurreko errege dekretuek araututako programetako doktoregaiei zuzenduta dagoz.

Algara konpartsak 2016 Aste Nagusian eskainiko duen programazioa zabaldu du

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

2016ko Aste Nagusia hasteko sei aste falta direlarik, Algara konpartsan hasiak gara dena prestatzen, eta oso kontu garrantzitsu bat badugu prest: gure programazioa. Egunez zein gauez, gustu guztietarako proposamenak izango ditugu aurten ere. Eguneko egitaraua Abuztuak 21 igandea. 20:00 – DANTZA EGUNA Urbeltzen Dantza Ganbara Abuztuak 22 astelehena. 12:30 – EUSKARA IKASLEEN EGUNA Gilkitxaro Antzerki … Jarraitu Aste Nagusia 2016: gure programazioa irakurtzen

Guggenheimeko langileek beharrezko jotzen dute prekarietateari aurre egingo dioten neurriak hartzea

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Guggenheimeko langileek beharrezko jotzen dute prekarietateari aurre egingo dioten neurriak hartzea

LABek Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Aldundiari gutuna bidali zien atzo, baita Bilboko Udalari eta Enplegu Sailburua den Angel Toña jaunari ere, laster egingo den lizitazioan dagozkion klausulak sar ditzatela eskatuz, subrogazioa eta Manpower Group Solutions enpresan diharduten orientatzaileen, hezitzaileen eta azpikontratatutako laguntzaileen egonkortasuna eta enplegu kalitatea berma daitezen.

Jeremy Deller protagonista Bilboko Azkuna Zentroan

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Jeremy Deller artisteak gogoeta egiten dau kultura ingelesari eta haren kontraesan historikoei eta politikoei buruz, gizarte kapitalista postindustrialaren eta multikulturalaren barruan.

Nabarmenak

Zorion agurrak