Nolakoak izan dira Bilboko auzo bakoitzetako udal hauteskundeetako emaitzak?

uriola.eus 2023ko mai. 31a, 12:50

Bilboko udal hauteskundeetan Eusko Alderdi Jeltzalea izan zen garaile: boto guztien % 36,6 jasota eta 12 zinegotzi lortuta. Baina, nolakoak izan dira auzo bakoitzetako emaitzak?

Bilboko udal hauteskundeetan zehazki, Eusko Alderdi Jeltzalea izan zen boto gehien lortu zituen alderdia, ordezkaritza lortu zuten alderdien artean, boto guztien % 36,6 jasota eta 12 zinegotzi lortuta.

Ondoren, EH Bildu geratu zen % 18,9-arekin eta 6 zinegotzirekin. PSE-EE hirugarren % 16,4-rekin eta 5 zinegotzirekin. Laugarren postua Alderdi Popularrarentzako izan zen %12,1ekin eta 4 zinegotzirekin.

Azkenik, Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza eta Equo Berdeak osatzen duten koalizioak % 8a eta 2 zinegotzi lortu zuen.

Hauteskundeetako albiste osoa irakurtzeko, egin klik hemen.