Ebaluazioa eztabaidara ekarriko du HPTk

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Ebaluazioa eztabaidara ekarriko du HPTk

Larunbat honetan "ebaluazioa eztabaidara" ekartzeko asmoa du Hezkuntza Plataformen Topaguneak, Gasteizen. Goiz osoa hartuko duen topaketak hezkuntza sistema guztia bustitzen duen ebaluazioaren gaia jorratu nahi du modu herritarrean.

Kalera Kalera: “Presoek gizartearen babesa senti dezaten eta hartu beharreko erabakiak sendo har ditzaten lanean dihardugu”

 Santutxu

Kalera Kalera: “Presoek gizartearen babesa senti dezaten eta hartu beharreko erabakiak sendo har ditzaten lanean dihardugu”

Andone Soldevilla Bilbo Zaharreko preso ohia kartzelan sartu zuten Iñaxi Zeberio ETAko militantea hil zutenean. Kolaborazioagatik epaitu eta zigortu zuten. Lizarra-Garaziko akordioaren garaia zen, 1998a. Bost urtez egon da kartzelan, Madrilen eta Salamancan. Hamar urte daramatza kalean. Egun, Santutxun tabernari dihardu. 

Solteren 'Eraldatutako mundua' ikus-entzunezko bihurtu du Larraitz Zuazok

  Kultura-aisialdia  Santutxu

Ikusentzunezko lan ezberdin bat jorratzeko animazio grafikoaren teknika bereziak erabili dituzte Santutxuko Solte musika taldeak eta Larraitz Zuazo (Begira Bideoak) artistak. 

Antzerkilari amateurren ilusioa

  Kultura-aisialdia  Santutxu

Antzerkilari amateurren ilusioa

Anabasa antzerki talde amateurra da. Euskaldunak dira Anabasako kideak, eta antzerkia euskaraz egitea hautatu dute. Zazpi aktorek, mahatsorriak bi, eta Iosu Florentino zuzendariak osatzen dute konpainia. Antzerki ikerkuntzan jarduten duen Kabia elkartearen bitartez ezagutu zuten elkar, tailerretan duela lauzpabost urte.

Errefuxiatuak eta Emigrazioa zine zikloa Bilbao Arten

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Errefuxiatuak eta Emigrazioa zine zikloa Bilbao Arten

Astelehenero eta martxoaren 20ra arte, errefuxiatuen errealitatea analizatzen dituzten film labur eta dokumentalak izango dira ikusgai Bilbao Arten.

Ertzaintzak Solokoetxeko sexu erasoa ikertzen jarraitzen du

 Santutxu

Agenteak aztertzen dabiltza 18 urteko emakumeari sexu erasoa egin zioten inguruko segurtasun kamera batek grabatutako irudiak. 

Jabi Perez Aparicio: “Bai, Santutxuk itxura hobea du, baina ez dira sakoneko gaiak landu”

  Jendartea  Santutxu

Jabi Perez Aparicio: “Bai, Santutxuk itxura hobea du, baina ez dira sakoneko gaiak landu”

Santutxuar peto-petoa da Jabi Perez (Bilbo, 1952), Santutxuko Familia Elkarteko kidea eta presidentea. Bere laguntzari esker auzoak azken 50 urteetan izan duen bilakaera izan dugu mintzagai. 

Emozio piloa

  Jendartea  Santutxu

Emozio piloa

“Betidanik” izan da argazkizalea Eduardo Acebes. Bere aitak argazki-kamerarekin egiten zizkien argazkiak bai berari bai arrebari. “Nik ahal nuenean kentzen nion kamera”, dio. 20 urterekin erosi zuen lehen reflexa, eta uneoro paisaiak ateratzen jardun zen luzaroan. Bere emaztea haurdun geratzean lagun batek egin zien argazki-erreportajea “esperientzia ikaragarri” bezala gogoratzen du. Hortik aurrera lagunei haurdun geratzean erreportajeak “oparitzen” hasi ziren. 

Aldaketa izan da 2017ko Sei Izar Kroseko sailkapenean

  Kirolak  Santutxu

Aldaketa izan da 2017ko Sei Izar Kroseko sailkapenean

2017ko Sei Izar Kroseko sailkapenari "era nabarian" eragin dion "irregultasun salaketak eta ebidentziak" direla eta, kroseko antolatzaileak, Santutxuko Familia Elkarteak Tere Sanz izendatu du emakumeen lasterketako garaile.

Sergio Mijangos eta Naiara Pikaza 2017ko Sei Izar Kroseko bizkorrenak

  Kirolak  Santutxu

Sergio Mijangos eta Naiara Pikaza 2017ko Sei Izar Kroseko bizkorrenak

Mila korrikalari inguru batu ditu Santutxuko XXXIX. Sei Izar Krosak. Errege Egunean, egun hotz eta argitsuan, Iturriaga kaleko helmugan irabazle ugari izan dira. Besteak beste, Sergio Mijangos eta Naiara Pikaza izan dira bizkorrenak. 

Aldaketak zirkulazioan Santutxuko Herri Krosa dela eta

  Oharrak  Santutxu

Aldaketak zirkulazioan Santutxuko Herri Krosa dela eta

Ostiralean, urtarrilak 6, 10:45etik 12:30era bitartean, gutxi gorabehera, Santutxun galtzada-zati bat okupatu eta zirkulaziorako tarteka itxi egingo dira kale batzuk Santutxuko XXXIX. Herri Krosa dela eta.

Jabi Perez: "Ehundik gora boluntario dira Errege Eguna gordetzen dutenak, Sei Izar Krosean zeregina dagoelako"

  Kirolak  Santutxu

Jabi Perez: "Ehundik gora boluntario dira Errege Eguna gordetzen dutenak, Sei Izar Krosean zeregina dagoelako"

Urtero antolatzen du Santutxuko Familien Elkarteak urtarrilaren 6an, Errege Egunean, krosa. 2017an, Sei Izar Krosa 39. ediziora helduko da. Elkarteko kide den Jabi Perez Apariciok krosaren atzean dagoen 103 boluntarioko auzolanaren berri eman digu. 

Onik aurkitu dute Santutxun desagertutako adingabea

 Santutxu

Astelehenean, urtarrilak 2, adingabearen senideek salaketa jarri zuten eta geroztik, haren bila zebilen Ertzaintza. Bilboko Poliziaren twitter kontuan esan dutenez, onik topatu dute gaztea.

Iker Enbeita igerilaria bere esperientzia paralinpiarraz kontu kontari

  Jendartea  Santutxu

Iker Enbeita igerilaria bere esperientzia paralinpiarraz kontu kontari

Umeen galderak erantzun ditu igerilari mahatsorriak gaur goizean Abandoko barrutian Gabongune eta Gabonkide programen baitan.

Bira bukaerako kontzertu "magikoa" emango du urtarrilaren 5ean Doctor Deseok

  Kultura-aisialdia  Santutxu

Bira bukaerako kontzertu "magikoa" emango du urtarrilaren 5ean Doctor Deseok

Taldeak bere 2016ko birari amaiera emango dio, 30 zuzeneko baino gehiago eginda eta arrakastari eutsiz. 

Zirkulazioa eten eta esparru publikoa okuatuko dute Menendez y Pelayo kalean

  Oharrak  Santutxu

Zirkulazioa eten eta esparru publikoa okuatuko dute Menendez y Pelayo kalean

Udalak jakitera eman duenez, bihar, ostirala, abenduak 16, 09:30etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak kenduko dituzte Marcelino Menendez y Pelayo kalean, San Frantziskito eta Begoñako Errepublika kaleen artean.

Hormigoian landatzeko garaia da

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Hormigoian landatzeko garaia da

Hirigintza etengabe aldatzen dela ukaezina da. Zer ikusi gutxi dute, duela ehun urte eraikitako hiriak eta duela hamar urtekoak. Hiri zaharrenak aldaketen erakusle dira eta auzo bakoitzaren itxura eta izaera garai baten isla izan ohi da. 

Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentalen zikloa jasoko du Santutxuko udaltegiak

 Santutxu

Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentalen zikloa jasoko du Santutxuko udaltegiak

Abenduaren 16ra arte luzatuko den zikloa asteazken honetan hasiko da, Next Music Station (I): Egypt lanaren emanaldiarekin. Saio guztiak 19:30ean hasiko dira, eta sarrera doakoa izango da, leku guztiak bete arte.

Txurdinagako harmailako pizgarriak ofizialdu dira

  Kirolak  Santutxu

Txurdinagako harmailako pizgarriak ofizialdu dira

Bidaideak Bilbao BSR taldeak zaleen eta jarraitzaileen taldetxo bat izaten du ondoan animatzen bai etxeko partiduetan, Txurdinagako kiroldegian, bai Ohorezko Mailan etxetik kanpo jokatzen dituzten partiduetan. Joan den ostegunean ofizialdu zuten Northern King peña. Aulki saskibaloian aritzen den Estatuko taldeen artean peña bat duen lehen taldea da Bidaideak Bilbao BSR. 

Zazkel taldeak kontzertua eskainiko du gaur Kalderapekon

  Kultura-aisialdia  Santutxu

Zazkel taldeak kontzertua eskainiko du gaur Kalderapekon

Joan den maiatzean grabatu zuen taldeak lehen lana, 'Zazkel' disko homonimoa. "Zenbait arrazoigatik", gaur, osteguna egingo du "presentazio ofiziala" Kalderapekon, eta azaroaren 25ean defendatuko du Bilborocken.

Nabarmenak