Anun Otegi joan zaigu

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Basterra 2021ko ots. 19a, 11:46
Santutxuko auzokide hau oso ezaguna izan da leku askotan, baina auzoan mila arlotan borrokatu duen emakumea bezala ezagutzen dugu, euskara, arlo sozialak, presoak, Euskaria abesbatza, ihauteriak, eta beste hainbatetan.
Hutsune galanta utzi digu, bere irribarre agortezina, beti baikor eta beti lagun edozein arlotan, eta orain, utzi diguzun zama astun hori nola eraman? Hori izango da gure erronka, oso zaila baina egon ziur ekingo diogula, naiz eta zure hutsunea betetzea oso zaila izango den.
Mila esker zure bizitzaren ibilbidean lagun izateko aukera eman didazulako, ohore bat izan da niretzat, eredu bikaina, ahantzezina.
Mila esker eta ez adiorik.

Joseba Basterra