Sukar Horia kolektibo ekologistaren aurkezpena izango da gaur Karmela espazioan

uriola.eus 2023ko ira. 28a, 15:37
Argazkia: Naiz

Egungo egoera klimatikoaren inguruan aritzeko aurkezpen irekia izango da, sistema kapitalista eta multinazionalen eraginaz hitz egiteko.

Duela hiru urte sortu zen Sukar Horia kolektibo ekologista, krisi ekologikoaren inguruko kintzientzia zabaldu eta alternatibak proposatzeko helburuarekin. Petronor findegiaren aurrean, Musikizen hain zuzen, izan zen taldearen lehen agerraldia, Euskal Herriko enpresa kutsatzaileenaren aurrean, hain zuzen ere. Urte hartan Madrilen izan zen ingurumenari buruzko goi bileran adostuarekin ados egon ez, “arduragabekeria” izan zela azalduz egin zuten 2020 urtearen hasieran lehenengo grebara deialdia. Hiru urte beranduago, eta oraindik krisi klimatikoa leporaino dugula, Sukar Horia kolektiboa haien jardunaz berri emateko aurkezpen irekiak antolatzen ari da.

Oraingo honetan Santutxuko Karmela espazio autogestionatuan izango da aurkezpena, gaur bertan arratsaldeko 18:30etan, eta ondoren Katubeltz taldearen kontzertua izango da, 19:00etatik aurrera