Arantza Zuluetaren baldintzapeko askatasuna berretsi du Audientzia Nazionalak

  Politika  Bilbo

Arantza Zuluetaren baldintzapeko askatasuna berretsi du Audientzia Nazionalak

AVTk egindako eskaerari erantzunez gaur azaldu behar izan da Arantza Zulueta Espainiako Auzitegi Nazionalean. Fiskaltzak AVTren eskaerarekin bat egin badu ere, epaileak ez die arrazoik eman eta Zuluetak baldintzapean aske jarraitu behar duela ebatzi du.

Barrenetxearen aurka egiteko eskatu du guardia zibilen abokatuak "testigantza faltsuagatik"

Erabiltzailearen aurpegia   Politika

Barrenetxearen aurka egiteko eskatu du guardia zibilen abokatuak "testigantza faltsuagatik"

Epaiketaren laugarren eta azken eguna da ostirala. Sandra Barrenetxearen abokatu Jone Goirizelaiak tortura testigantzaren balioa azpimarratu du. Bera torturatu eta sexu erasoak egin izana egotzita auzipetutako guardia zibilen abokatuak, Barrenetxearen aurka egiteko eskatu du. Bere hitzetan "testigantza faltsua" eman du.

Sandra Barrenetxeak bera torturatu zuten hiru guardia zibil ezagutu ditu

Erabiltzailearen aurpegia   Politika

Argazkia: EFE

Une gogorrak bizitu dituzte asteazkenean Bizkaiko Lurralde Auzitegian. Sandra Barrenetxea atxilotu zuten lau guardia zibilek asteartean deklaratu zuten eta asteazkenean aurrez aurre ezagutu ditu.

Sandra Barrenetxea torturatzea leporatuta lau guardia zibil epaituko dituzte bihartik ostiralera

  Politika  Bilbo

Sandra Barrenetxea torturatzea leporatuta lau guardia zibil epaituko dituzte bihartik ostiralera

Ekineko kide izatea egotzita atxilotu zuten Sandra Barrenetxea, Iralako auzokidea 2010ean beste zortzi lagunekin batera. Torturak salatu zituzten denek eta Sandraren kasua auzitara heldu da. Bihartik ostiralera, lau guardia zibil epaituko dituzte Bilboko epaitegietan Barrenetxea torturatzea leporatuta.

Emakumeen eskubideak "ez murrizteko" exijitu diote Eusko Jaurlaritzari

  Politika  Bilbo

Emakumeen eskubideak "ez murrizteko" exijitu diote Eusko Jaurlaritzari

Hainbat talde feministek eta gizarte eragilek elkarretaratzea egin dute Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, aurrekontuen aurreproiektuan onartutako "gizarte murrizketak" salatzeko. 

Lander Martinez: "Indarkerian oinarritutako edozein jarrera errotik moztu behar da"

  Politika  Bilbo

Lander Martinez: "Indarkerian oinarritutako edozein jarrera errotik moztu behar da"

Larunbat gauean Bilboko taberna batean burukada bat eman zion pertsona "ATAko jarraitzaile bat" izan zela salatu du gaur Lander Martinez Elkarrekin Podemosen Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak. Bere alderdiak azaldu du erasoa ezin dela Martinezen "legebiltzarreko bozeramailearen kondizio politikotik aparte ikusi". 

Ertzaintzak Uribarriko 'herriko tabernako' tabernariari "terrorismoa goratzea" leporatu dio

  Politika  Uribarri

Ertzaintzak Uribarriko 'herriko tabernako' tabernariari "terrorismoa goratzea" leporatu dio

Uribarriko auzokideek URIOLAri azaldutakoaren arabera, larunbat gauean, Ertzaintzaren bi furgoneta auzoko herriko tabernaren aurrean gelditu ziren, tabernaria identifikatu eta bi presoren argazkiak zituen kanpoaldeko panel bat eraman zuten.

Alfredo Remirez akordio batera heldu da fiskaltzarekin eta ez du espetxera joan beharko

  Politika  Bilbo

Alfredo Remirez akordio batera heldu da fiskaltzarekin eta ez du espetxera joan beharko

Twitteren @erreharria kontuaren bidez terrorismoa goratzea egotzita atxilotu zuten 2015ean Alfredo Remirez. Gaur zen epaitzekoa Madrilgo Entzutegi Nazionalean, baina saioa hasi baino lehen fiskaltzarekin lortutako akordioari esker saihestuko du espetxean sartzea Remirezek.

Arantza Zulueta aske utziko dute 20.000 euroko bermea ordaindutakoan

  Politika  Bilbo

Arantza Zulueta aske utziko dute 20.000 euroko bermea ordaindutakoan

Hiru urte isolamenduan preso egon eta gero, Auzitegi Nazionalak ebatzi du 20.000 euro ordainduta bermepean aske uztea. Hamabost egunero epaitegira joan beharko du eta ezingo du Espainiako Estatutik atera.

Alfredo Remirezen absoluzioa eskatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Bilbo Zaharreko enparantzan

  Politika  Bilbo

Alfredo Remirezen absoluzioa eskatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Bilbo Zaharreko enparantzan

‘Armiarma operazioaren’ hirugarren fasearen baitan atxilotu zuen Guardia Zibilak Bilbon Alfredo Remirez, @erreharria izenez ezaguna. Astelehenean epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta bere absoluzioa eskatzeko elkarretaratzea izango da gaur Bilbon. 

"Lapurtutako dirua" bueltatzea exijituko du Sare dinamikak

  Politika  Bilbo

"Lapurtutako dirua" bueltatzea exijituko du Sare dinamikak

Plaza Eliptikoan, Espainiako Gorbernu Ordezkaritzaren aurrean elkarretaratzean parte hartzeko mezua zabaldu du Sare herri dinamikak. "2015ean lapurtutako 104.000 euro" bueltatzeko eskatzea du xede protestaldiak. Izan ere, gaur, aztertuko du Espainiako Auzitegi Nazionalak dirua itzultzeko eskaera.

2015ean Guardia Zibilak Sareri konfiskatutako dirua itzultzeko eskatu dute hainbat norbanakok

  Politika  Bilbo

2015ean Guardia Zibilak Sareri konfiskatutako dirua itzultzeko eskatu dute hainbat norbanakok

Kasua otsailaren 23an aztertuko du Auzitegi Nazionalak.

EAEn "gizarte-babesa indartzeko", jarrera aldaketa eskatu diote Eusko Jaurlaritzari

  Politika  Bilbo

EAEn "gizarte-babesa indartzeko", jarrera aldaketa eskatu diote Eusko Jaurlaritzari

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du Kontsumoko Prezioaren Indizearen (KPI) arabera gaurkotuko duela Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE), eta ez Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) igoeraren arabera. Horren aurrean, sindikatuek, gizarte-kolektiboek eta Ekain gizarteratzearen aldeko sareak eskatu diote "erabaki hori bertan behera uzteko eta DBEri dagozkion diru kopuruak LGSaren igoeraren arabera igotzeko". 

Dispertsioak asteburuan eragindako bi istripuak gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute bihar Arriagan

  Politika  Bilbo

Etxeratek dispertsioak eragindako azken istripuak salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu hiriburuetan. Bilboko hitzordua bihar, otsailak 14, asteartea, izango da 19:00etan Arriagako plazan.

Hizpide: Alfredo Remirez otsailaren 27an epaituko dute sare sozialetan terrorismoa goratzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia   Politika

Hizpide: Alfredo Remirez otsailaren 27an epaituko dute sare sozialetan terrorismoa goratzea egotzita

Alfredo Remirez amurrioarra 2015ean atxilotu zuten, Armiarma hiru operazioan, sare sozialetan terrorismoa goratzea egotzita. Twitterreko @erreharria kontutik idatzitako txio batzuengatik da. Otsailaren 27an epaituko dute Espainiako Entzutegi Nazionalean. 2 urteko kartzela zigorra, 5 urteko zaintzapeko askatasuna eta 16 urteko inhabilitazioa eskatzen diote. Hainbat elkartasun ekimen antolatu dituzte azken asteetan eta guzti horien berri eman digu. 

Kaskagorrik bakean uzteko eskatu dio Auzitegi Nazionalari

  Politika  Bilbo

Kaskagorrik bakean uzteko eskatu dio Auzitegi Nazionalari

2009ko Aste Nagusian ETArekin lotutako argazkiak eta leloak txosnan erakusteagatik Kaskagorriko sei konpartsakideren aurkako auzia berriro zabaltzea erabaki du Auzitegi Nazionalak nahikoa zantzu badaudela ebatzita. 

"Herritarren esku uzten dugu Sareren etorkizuna"

  Politika  Bilbo

"Herritarren esku uzten dugu Sareren etorkizuna"

Gaur goizeko agerraldian Sare dinamikak jakitera eman du, urtarrilaren 14ko manifestazio erraldoian lortutako dirua nahikoa izan dela aurtengo gastuei aurre egiteko; hala ere, 2015eko manifestazioko dirua Guardia Zibilak bahitu izanagatik egoera ekonomiko zaila bizi dutela azpimarratu dute Sareko kideek. Otsailaren 23an Auzitegi Nazionalak zer erabakiko duen zain daude haien etorkizuna erabakitze aldera.

"Demokraziaren aldarria lau hiriburutatik lau haizetara" zabaltzeko deia egingo du GEDk

  Politika  Bilbo

"Demokraziaren aldarria lau hiriburutatik lau haizetara" zabaltzeko deia egingo du GEDk

Astebete barru galdeketa bat epaituko dute, Kataluniaren etorkizunari buruzko galdeketa bat, hain zuzen ere, 2014ko azaroaren 9an egindakoa, non bi milioitik gora lagunek parte hartu zuten. "Kataluniari elkartasun demokratikoa" adierazi asmoz, Gure Esku Dago (GED) egitasmoak hego Euskal Herriko lau hiriburutan mobilizazioak deitu ditu igandean. Bilbon, eguerdian, Arriaga plazan izango da. 

Arantza Zuluetaren kasua Udalbatzarrean eztabaidagai

  Politika  Bilbo

Arantza Zuluetaren kasua Udalbatzarrean eztabaidagai

Arantza Zulueta Bilboko presoak pairatzen duen isolamendu egoera aztergai izango dute gaurko Bilboko Udaleko Udalbatzarrean. Aldi berean, 19:00etan, Udaletxearen kanpoaldean elkarretaratzea deitu du SOS Arantza plataformak.

Saharar herritarren aurkako epaiketa politikoa salatuko dute Marokoko kontsulatuan

  Politika  Bilbo

Saharar herritarren aurkako epaiketa politikoa salatuko dute Marokoko kontsulatuan

Saharako 25 pertsona epaituko dituzte gaur, hilak 23, 'Gdeim Izik' izenaz ezaguna den kasuagatik. Auzia joan den abenduaren 26an hastekoa zen, eta gaur arte atzeratu dute. Epaituak izango diren askorentzat 30 urteko kartzela-zigorra eskatzen dute.