Ernaiko militanteek Moyuako Espainiako Gobernuaren ordezkaritzan protesta egin dute gaur goizean

uriola.eus 2023ko ira. 22a, 09:49
Argazkia: Ernai Bilbo

Bi gazte Txabarri jauregira lotu dira eta eraikinaren aurrean errepidea eten dute Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren espetxeratze aginduaren aurkako protestan.

Gasteizko Ertzaintzaren egoitzan izan diren protestekin bat eginez, Bilboko Ernai gazte erakundeak Moiuan protestaldia egin du gaur goizean. Bi gazte Espainiako Gobernu Zibilaren eraikinera lotu dira eta gainerako militanteek aurreko biribilgunean trafikoa eten dute eserialdia eginez.

Ertzaintza gazteen aurka oldartu da eta hamarnaka gazteak identifikatuak izan dira banan-banan, honen aurrean, Ernai gazte erakundearen militantzia politikoa delitua ez dela eta euskal gazteriaren aurkako erasorik onartuko ez dutela plazaratu dute, Barbado eta Zelaiaren zigorra hizpide.

Arratsaldeko 19:00etan manifestaldirako deikura egin du Ernai gazte antolakundeak eta AnkerkeriariSTOP plataformak Galder Barbado eta Aitor Zelaiari elkartasuna erakutsi eta zigorra salatzeko, eta herritarren partaidetza eskatu dute irailaren 30ean Gasteizen egingo den mobilizazio nagusian.