Baldintzapeko askatasuna Iker Olabarrieta preso bilbotarrarentzat

uriola.eus 2024ko api. 10a, 11:41
Argazkia: Marta Igarriz eta Iker Olabarrieta 2005ean (EFE)

Baldintzapean aske gelditu da kartzelan 19 urte preso igaro ostean

Bart Etxerat Euskal Preso eta Iheslari Politikoen Senide eta Lagunen Elkarteak plazaratu zuenez, Iker Olabarrieta Colorado bilbotarra baldintzapeko askatasunean gelditu da, Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren onespenari esker.  19 urte zeramatzan kartzelan Olabarrietak, eta abendutik hirugarren graduarekin.

2005eko martxoan espetxeratu zuten Olabarrieta Donostiako Antiguo auzoko pisu batean, Karmelo Lauzirika eta Igor González Solarekin batera, ETAren “Donosti komandoaren” kide izatea, eta garaian PSOEko zinegotzia zen Eduardo Madinaren aurkako atentatu bat egitea egotzita. 20 urteko zigorra betetzeko Sevilla II espetxean sartu zuten, 2021ean Logroñora lekuzaldatu zuten arte, bigarren gradura aldatuta bertan. 2022ko urrian lekualdatu zuten azkenengoz Euskal Herrira, Basauriko espetxera.  27 urterekin espetxeratu zuten Olabarrieta eta 46rekin lortu du baldintzapeko askatasuna.