Etxebizitzaren inguruan proposamena aurkeztu du EHBilduk

uriola.eus 2024ko mar. 26a, 12:45

Maria del Rio EH Bilduko udal bozeramaileak eta Karlos Renedo zinegotziak gaur aurkeztu duten proposamenaren arabera , EH Bilduk Bilboko etxebizitzen erreferentziazko prezioen indizea egin eta argitara dezatela eskatu die Udal Gobernu eta Eusko Jaurlaritzari.

Del Riok Bilboko etxebizitzaren egoera “larria” gogorarazi du, eta etxebizitza eskuratzea askorentzat “ezinezkoa” dela gaineratu du. Horren adibide argia da esaterako, hiribilduan bataz besteko alokairuaren prezioa máximo historikoetan dagoela, zehazki 1.134 eurotan. Bilbon 22.000 familia alokairuan bizi direla gaineratu du EH Bilduko bozeramaileak baita ere. 14.788 alokairu librean, eta Etxebiden etxebizitza eskean dauden pertsonak máximo historikoetan daude: 21.000 pertsona.

Azaldutakoagatik, “beharrezkotzat” jo da egoerari erantzuna ematea eta horretarako “ezinbestekoa ” beharrezko tresnak izatea. Puntu horretan erakundeen arteko lankidetza eta Bilboko Udalaren partaidetza aktiboaren garrantzia nabarmendu dira. Renedok adierazi duenez, hiri osoa etxebizitzaren tentsiopeko eremu izendatzeak eta erreferentziazko prezioen indizea argitaratzeak “alokairuen precio berriak ezartzeko maximoa zehaztea ahalbidetuko du, kokapenaren, azaleraren eta ezaugarrien arabera”.

Beraz, Bilbo tentsiopeko eremu izendatu bezain laster neurriak berehala aplikatzeko eta hiriko etxebizitza-arazo larriak konpontzeko urratsak emateko premia gogorarazi eta lanean jartzeko eskaera egin die María del Rio eta Karlos Renedok Udal Gobernuari.