2014tik darama alkate lanetan Aburtok. Hala, atzo jaso zituen emaitzei esker, beste 4 urtez alkatetzari eusteko posizio onean kokatu da.
Edozein kasutan, EAEko eta Nafarroako beste zenbait udalerritan bezala, emaitzek ezuste ugari ekarri zituzten. Izan ere, EH Bilduk aurrerapauso izugarria eman zuen atzoko udal zein foru hausteskundeetan.
Bilboko udal hauteskundeetan zehazki, Eusko Alderdi Jeltzalea izan zen boto gehien lortu zituen alderdia, ordezkaritza lortu zuten alderdien artean, boto guztien % 36,6 jasota eta 12 zinegotzi lortuta. Ondoren, EH Bildu geratu zen % 18.9-arekin eta 6 zinegotzirekin. PSE-EE hirugarren % 16.4-rekin eta 5 zinegotzirekin. Laugarren postua Alderdi Popularrarentzako izan zen %12.1ekin eta 4 zinegotzirekin. Azkenik, Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza eta Equo Berdeak osatzen duten koalizioak %8a eta 2 zinegotzi lortu zuen.
Dena den, emaitzek EAJren garaipen argi bat erakusten badute ere, udalaren botere banaketa modu nabarmenean berrantolatuko da. Era horretan, joan den legealdirarekin konparatuta jeltzaleek 2 zinegotzi gutxiago izango dituzten bitartean, EH Bilduk bi gehiago izango ditu; halaber, PPk zinegotzi bat gehiago lortu du eta Elkarrekinek bat gutxiago. Beraz, PSE-EE izan da aurreko legealdian zituen zinegotzi kopuru berdina lortu duen alderdi bakarra.
Bestalde, aipatu beharra dago udal eta foru hauteskunde hauetan abstentzioaren ehunekoa beste urte batzuetan baino handiagoa izan dela; % 43,8koa hain zuzen, aurreko hauteskundeekin alderatuta % 5,7 handiagotuz.