Udal Anbulantzien Zerbitzua kentzearen aurkako mobilizazioa egon da Bilboko udaletxearen aurrean
2021-02-10 12:27 Politika BilboLarrialdietako eta Erreskateko Udal Anbulantzien Zerbitzua (SAMUR) Bilboko udaletxearen aurrean mobilizatu da gaur goizean Udalaren Gobernu Batzordea bilkuraren bitartean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Amaia Arregi Segurtasun Saileko zinegotziak anbulantzien zerbitzuarekin amaitu nahi dutelako.
Torturen kontrako manifestazioa deitu du Sortuk otsailaren 13an
2021-02-10 09:40 Politika BilboElkartaratzea deitu du Sortuk Torturen Aurkako egunean Itzuliko gara eta botako zaituztegu lelopean. Joxe Arregiren hilketaren 40. urteurrena dela eta, Arriaga plazatik abiatuko da manifestazioa otsailaren 13an arratsaldeko 18:00etan.
Pablo Haselen aldeko kontzentrazioa burutu dute Bilbon asteburuan
2021-02-08 10:55 Politika BilboEspainiako Koroa iraintzea eta terrorismoa goratzea leporatuta, Pablo Hasel rap abeslaria kartzelaratzea erabaki du Auzitegi Nazionalak. Adierazpen askatasunaren aurkako erasoa dela salatu dute Euskal Herriko zein estatuko hainbat eragilek. Bilbon Amnistia Garrasiak eta Bilbo-Antifaxistak deitutako kontzentrazioa egin zuten atzo, Eliptika plazan, abeslari kataluniarrari babesa eta elkartasuna adierazteko asmoz.
'La columna infame' antzezlana aurkeztuko du Egiari Zor Fundazioak torturaren aurkako egunean
2021-02-03 09:26 Politika BilboOtsailaren 13an 40 urte beteko dira Joxe Arregi Izagirre Carabanchelgo espetxean pairatutako torturen ondorioz hil zenetik. Ordutik, torturaren aurkako egun bezala ezaguna da egun hau. Egiari Zor Fundazioak Arregi gogoratzeko ekitaldia antolatu du Zizurkilen, eta Bilboko Bizkaia Aretoan La columna infame antzezlanaren irakurketa dramatizatua aurkeztuko du, 11:00etan gaztelaniaz eta 12:30ean euskaraz.
Yolanda Gonzalez omenduko dute igandean
2021-01-27 13:26 Politika DeustualdeaBere lagun eta senideek hilketaren egile material izan zen Emio Hellin ultraeskuindarra Cristina Cifuentesen masterraren defentsako peritu izango dela salatu dute. Igandean omenaldia egingo diote Gonzalezi Deustuko Erriberako plazatxoan.
Irati Gurasoekin EHra dinamikak esker ona helarazi die Bilboko Udal taldeei Alderdien Adierazpenagatik
2021-01-26 02:27 PolitikaDinamikak hilabeteak daramatza Irati ume bilbotarraren eskubideak aldarrikatzeko ekimen ezberdinak burutzen eta eskerrak eman nahi izan die Udal taldeetako ordezkariei bidalitako mezuen bidez. Umeen eskubideak aintzat izango dituen espetxe politika berri baterako bidean, pausu garrantzitsutzat hartu dute.
Jira eta bira, Irati gurasoekin Euskal Herrira!
2021-01-20 11:08 PolitikaJira eta Bira, Irati Gurasoekin Euskal Herrira! lelopean, kalejira bat burutuko dute Bilbon eta parte hartzera gonbidatzen dituzte bilbotarrak.
Gregorio Lopez Irasuegi, Burgosen epaitutako deustuarra
2021-01-07 10:59 Politika DeustualdeaDuela 50 urte, 1970eko abenduan, frankismoak epaitegi militar baten aurrera eraman zituen hamasei euskal herritar. Aipatutakoak eskarmentuzko epaiketa izan behar zuen 60. hamarkadatik suspertzen ari zen antifrankismoaren aurka, ETAren aurka, kasu honetan. Alta, 1937an militar faxistek Hego Euskal Herrian indarrez ezarritako Francoren erregimena salatzeko prozesua bilakatu zen, auzipetuek epaiketa hankaz gora jarri zutelako eta kalean zein nazioartean jasotako babesari esker. Burgosko auziaz ari gara eta haren protagonistetako bat, deustuar bat, Gregorio Lopez Irasuegi ekarriko dugu gogora.
Ibon Elorrieta: “Osasun gastu gehiago, gastu militar gutxiago!”
2020-12-13 12:54 PolitikaIbon Elorrieta ilustratzaileak hilabete honetan Uriolarako egindako kolaborazioa. “Osasun gastu gehiago, gastu militar gutxiago!”
Brouard eta Muguruza gogoan manifestazioa deitu du Sortuk gaur Bilbon
2020-11-20 10:26 Politika Bilbo"Egia bide, askatasuna amets" lelopean, goizeko 12:00etan lore eskaintza eta ekitaldia egingo dute bi eraildakoen omenez. Halaber, Sortuk manifestazioa deitu du gaur arratsaldeko 19:00etan Rekalde Zumarkalean zegoen Santi Brouard-en kontsultatik.
Espetxeratutako AEMko kideen kaleratzea exijitzeko mobilizazioa egingo dute gaur Bilbon
2020-11-19 10:02 Politika BilboAmnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko bi kide atxilotu eta espetxeratu ditu aste honetan Espainiako Auzitegi Nazionalak. Atxilotuen berehalako kaleratzea eskatzeko kontzentrazioak izango dira gaur Bilbon eta Deustun.
Sahararen aldeko mobilizazioak egingo dituzte gaur Bilbon
2020-11-16 09:40 Politika BilboSaharako herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak deitu dituzte gaur Bilbon. Goizeko manifestazioa 12:00etan abiatuko da Arriagatik Eliptika plazara. Arratsaldeko mobilizazioa ordea, 19:00etan izango da, Arriagan.
Urria: harro
2020-11-10 09:09 PolitikaAtea ixtea desatsegina da niretzat eta boladarik txarrenetan bueltatu naiz kaletik korrika, zabalik ahaztu dudalakoan.
Irailaren 19an, larunbata, Bilbo inguruko martxa eta mobilizazioa antolatu ditu Sarek
2020-09-16 00:17 PolitikaDatorren larunbatean, irailak 19, Sarek, Bilbo mailan eta "izan Bidea" dinamikaren barruan, bi ekimen antolatu ditugu, eta parte hartzeko deia egiten dizuegu. Uste dugulako une egokia dela euskal presoek eta iheslariek jasaten duten salbuespen-legeriarekin amaitzeko eta etxera itzultzeko prozesuan aurrera egiteko.
Bilbo inguruko mendietan ibilaldia egingo du Izan Bidea dinamikak irailaren 19an
2020-09-10 09:59 Politika BilboMaiatzean abian jarritako Izan Bidea dinamikaren baitan 32,5 kilometroko ibilaldia egiteko deia zabaldu du Sarek Bilboko mendietan zehar.
A ze albiste ona! Ongi etorri, Maialen!
Batenbat bihartik Alicantera badoa... Esan didatenez, bihar (ostiral honetan) Villena herrian gaualdean kontzertuak...
»» Maialen Zuazo euskal preso santutxuarra ...