Palestinako herriaren aldeko elkarretaratzea izango da bihar 20:00etan, Areatzan.

uriola.eus 2023ko urr. 9a, 16:14

Argazkia: Onda Cero

Iruñean, Donostian eta Gasteizen egingo diren mobilizazioekin bat, Israelgo Estatuari boikota, desinbertsioak eta zigorrak ezartzeko egin da deikura.

Gazako Zerrendan asteburu honetan izan diren gertaerek Israelen okupazioari buruzko eztabaida piztu dute berriz ere nazioartean. Hamas erakundeak Gazako Zerrenda banatzen duen harresia hautsi eta, behin Israelen infiltratuta, hainbat lur berreskuratu eta ehunka soldadu israeldar erail dituzte, beste gertakari batzuen artean. Honek Estatu Israeldarra Gerra Estatua aldarrikatzera eraman du, Gaza argi indar, erregai, janari eta urik gabe utziz, eta momentuz 400 zibil palestinar baino gehiago hilez.

BDS Bizkaiak Iruñea, Bilbo, Donostia eta Gasteizen elkarretaratzeak antolatu ditu herri Palestinarra pairatzen ari den zapalkuntza salatu, eta Israelgo Estatuari boikota egiteko. Bilbon Areatzan izango da elkarretaratzea, 20:00etan.