Errigorako bi saskiren zozketa

Errigorako bi saskiren zozketa

Beste urte batez Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina martxan jarri du Errigorak.

2013. urtetik darama Errigorak udazken zein udaberrian ekimen hau aurrera eramaten. Hala, joan den larunbatean aurkeztu zuten Mendigorrian udazken honetako euskarari puzka kanpaina. 

Urriaren 22an hasi eta azaroaren 10ean amaituko da Nafar hegoaldeko produktuez osatutako saskiak eskatzeko epea. Guztira hiru saski erosteko aukera egongo da: Beltza (55€), berdea (65€) eta zuria (75€).

Nafarroa hegoaldeko ekoizpena sustatu eta euskarari laguntza bermatzea dira kanpaina honen helburu nagusiak. Horrela, eskuratutako diruaren %25a Nafarroa hegoaldeko baita erdialdeko euskalgintzara bideratuko dure dirua, batik bat, Agerraldia ekimenera, AEKra, Sortzenera eta Ikastolen Elkartera. 

Zozketa

Bilboko Uriola agerkari digitalak Errigora kanpainaren 2 kutxa zozketatuko ditu (bata beltza eta bestea zuria). Zozketa gaur hasi eta azaroaren 6an (gauerdian) amaituko da. Zozketan parte hartzeko baldintzak hauek dira:

-Bilboko Uriola sare sozialetan jarraitzea (Twitter, Facebook)

-Errigoraren argitalpena elkarbanatzea 

- Eskuinaldeko formularioa betetzea

 

Irabazleak:

Iker Montes eta Iker Jalón

Amaituta

EHZ jaialdirako sarrera bikoitza

EHZ jaialdirako sarrera bikoitza

5.000 jarraitzaileren langara iritsi da Twitterren Bilboko Uriola (@uriolaeus). Bada, irakurle guztiei esker lortutakoa ospatzeko, zozketa berezia jarri dugu martxan: uztailaren 1ean, 2an eta 3an Behe Nafarroako Irisarrin egingo den Euskal Herria Zuzenean jaialdirako sarrera bikoitza.

Sepultura talde brasildar ezaguna izango da EHZ-ko agertokian arituko den nazioarteko izen handienetakoa. Programazio zabalaren baitan, hala ere, euskal taldeak izango dira nagusi. Besteak beste, Vulk bilbotarrak, berriz ere gitarrak hartu dituzten Delirium Tremens historikoak, Joseba Tapia soinujolea, Niko Etxart, bogan dauden Ibil Bedi iruñarrak, Ødei rap abeslaria…

Ekainaren 12ko gauerdira arte egongo da irekita zozketan parte hartzeko aukera.

Irabazleak:

Itziar Ugarte Elosegi

Amaituta

Eskuratu bi sarrera 'Migratzaileak' ikusteko

Eskuratu bi sarrera 'Migratzaileak' ikusteko

Bilbon euskaraz egiten diren ekimenak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko, URIOLAren lagunak Loraldia Festibalera gonbidatuko ditugu. Horretarako, hainbat sarrera zozketatuko ditugu hilabete honetan. Oraingoan, martxoaren 25ean izango den Migratzaileak dantza ikuskizunerako sarrera bikoitza irabazteko aukera egongo da. Martxoaren 23ko 23:30era arteko epea izango duzue parte hartzeko.

MIGRATZAILEAK

  • AUKERAN DANTZA KONPAINIA
Migrazioa mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Migrazioa mugimendua da. Eta mugimendua arintasuna, mugarik eza. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko.

AUKERAN dantza konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Ez dadin norbera izan hormarik altuena. Irekitasuna adierazi dantzaren bitartez, jarrera eszenikoaren bitartez. Historiari begiratu, gure mina besteena ere badela oroitzeko. Mina ukatu gabe, enkontruak ospatzeko prest egotea da publikoari proposatzen zaiona. Zer da migratzaile izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.

Irabazleak:

  • Zihara Jainaga Larrinaga

Amaituta

Eskuratu bi sarrera 'Laboa. Lekeitiotik hegan' ikuskizunerako

Eskuratu bi sarrera 'Laboa. Lekeitiotik hegan' ikuskizunerako

Bilbon euskaraz egiten diren ekimenak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko, URIOLAren lagunak Loraldia Festibalera gonbidatuko ditugu. Horretarako, hainbat sarrera zozketatuko ditugu hilabete honetan. Oraingoan, asteazkenean (martxoak 16) izango den Laboa. Lekeitiotik hegan ikuskizunerako sarrera bikoitza irabazteko aukera izango duzue. Martxoaren 15eko 23:30ak arteko epea duzue parte hartzeko.

LABOA. LEKEITIOTIK HEGAN

  1. Elektrart, Ensamble Kuraia, Maddi Oihenart
Bidegurutzean arte bisualak, musika garaikidea eta kantua. Hiru arte diziplina horiek batuko dira Laboaren esperimentazioaren bidean. Mikel Laboak sormenaren norabideak urratu zituen unibertso propio bat eratuz. Esperimentazio horri Lekeitio deitu zion.

Mikel Laboa euskal musika garaikidearen berritzailea berrinterpretatzeko irrikatik abiatzen da proiektua. Duela hamarkada luze utzi gintuen sortzaile berritzaile honek arrasto ezabaezina utzi du. Proiektu honen bidez, haren sorkuntza esperimentala berreskuratu eta diziplina anitzeko zuzeneko ikuskizun bihurtu dugu.

Musika garaikideak, arte bisualak eta kantuak elkartzen dituen sorkuntza, Laboari buruzko begirada berri bat eskaintzen duen bidegurutzea.Kontzertua Kuraia Musika Garaikideko XXVIII. Topaketarekin elkarlanean sortu da.

Irabazleak:

  • Rakel Lagunilla Ortiz

Amaituta

Eskuratu bi sarrera 'Mira Hadi. Eulalia Abaitua andre-begietan' antzezlanerako

Eskuratu bi sarrera 'Mira Hadi. Eulalia Abaitua andre-begietan' antzezlanerako

Bilbon euskaraz egiten diren ekimenak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko, URIOLAren lagunak Loraldia Festibalera gonbidatuko ditugu. Horretarako, hainbat sarrera zozketatuko ditugu hilabete honetan. Oraingoan, martxoaren 15ean (asteartea) izango den Mira Hadi. Eulalia Abaitua andre-begietan teatro ikuskizunerako sarrera bikoitza irabazteko aukera izango duzu. Asteleheneko 14:00ak arte izango duzu horretarako aukera.

MIRA HADI. EULALIA ABAITUA ANDRE-BEGIETAN

  • Ane Pikaza, Getari Etxegarai, Maite Larburu
Eulalia Abaitua gure lehen emakumezko argazkilaria izan zen. Ingalaterran ikasi omen zuen hasi berria zen artea eta Bilbora, bere hirira, ekarri zuen, XIX. mendearen bigarren erdialdean. Kamararekin islatu zituen pertsonak (hamaika emakume)  eta paisajeak gure memoria dira. Irudi ezinbestekoak gure nortasuna ulertzeko eta ezagutzeko.

Beraz, aitzindaria eta bidegile handia izan zen baina gaur egun oraindik ezezaguna da gure artean. Euskal kulturak zor dio onespena eta ezagutza. Horregatik, Loraldia Kultur Elkarteak sustatu du ikuskizun hau. Aurretik, Anton Abbadia, Elkano edo Iparragirrerekin egin dugun bezala, Eulalia Abaitua sormen garaikide baten bidez eramango dugu tauletara.

Ikuskizunak hiru osagai ditu. Ikus entzunezkoen bidez Abaituaren argazkiak ezagutuko ditugu, teatro-kontaketak (Ane Pikaza) haren bizitza eta memoria osatuko du eta musikak (Maite Larburu) historia miresgarri honi soinu banda jarriko dio. Gure produkzio propioa da eta Abaituaren ondarea lau haizetara hedatzeko sortua da.

Irabazleak:

  • Ane Salvador Errasti

Amaituta

Eskuratu Errigorako saskia, Nafarroako hegoaldeko produktuez osatua

Eskuratu Errigorako saskia, Nafarroako hegoaldeko produktuez osatua

Abian da Errigoraren udazkeneko kanpaina eta Bilboko Uriolak Nafar hegoaldeko produktuez osatutako 2 saski zozketatuko ditu. Zozketa gaur hasi eta martxoaren 17an amaituko da. Zozketan parte hartzeko, baldintza hauetakoren bat bete beharko da:

- Bilboko Uriola sare sozialetan jarraitzea (Twitter, Facebook) eta Errigoraren argitalpena elkarbanatzea

- Edo Telegram kanalera harpidetzea

Irabazleak:

  • Gontzal Petralanda
  • Ibai Kortabitarte

Amaituta

Eskuratu 2 sarrera 'Hautsi da anphora' ikusteko

Eskuratu 2 sarrera 'Hautsi da anphora' ikusteko

Bilbon euskaraz egiten diren ekimenak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko, URIOLAren lagunak Loraldia Festibalera gonbidatuko ditugu. Horretarako, hainbat sarrera zozketatuko ditugu hilabete honetan. Ostiralean, hilak 11, Euskalduna Jauregian egingo den Hautsi da anphora ikuskizunerako sarrera bikoitza zozketatuko dugu oraingoan.

HAUTSI DA ANPHORA

  • Bernardo Atxaga, Juan Carlos Egillor, Ruper Ordorika & Mugalaris

1980. urtean, orain dela lau hamarkada luze, mugarria jarri zuen musika-lan bat plazara irten zen: “Hautsi da Anphora”. Bernardo Atxagaren lehen liburua zuen abiapuntu.  Iragarekin hautsi eta sormen-jarrera garaikidea eskaini nahi zuen Atxagak “Etiopia”  izkribu hura sortu zuenean. Jarraian, hainbat poema kanta bihurtu zituen Ordorikak, musika-ibilbidearen hasierari ekinez. Berritzaileak diren poema eta kanta haiek badute zer konta gaurko garaietan. Horregatik “Hautsi da Anphora” disko osoa, hasieratik amaiera, eszenaratuko dute Ruper Ordokira & Mugalarisek, Bernardo Atxagak gaurko begirada literarioa irakurtzen duen bitartean. Geroari begiratzen dion sormena da. Pott Bandaren garaian bezalaxe, geroa gaur izango dugu.

Amaituta

Eskuratu bi sarrera 'Bozak22' ekitaldirako

Eskuratu bi sarrera 'Bozak22' ekitaldirako

Bilbon euskaraz egiten diren ekimenak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko, URIOLAren lagunak Loraldia Festibalera gonbidatuko ditugu. Horretarako, hainbat sarrera zozketatuko ditugu hilabete honetan. Hilaren 13an Bozak ekitaldia egingo da, eta sarrera bikoitza zozketatuko dugu Bilboko Uriolaren irakurleen artean. Martxoaren 10eko 23:30ak arte egongo da irekita parte hartzeko aukera.

BOZAK22
  • ITZIAR UGARTE, LIDE HERNANDO (Liher), Maddi Oihenart

Bozak izeneko esperientzia digitalaren bigarren edizioa da hau. Berriro ere bi musikari bildu ditugu. Liher taldearen arima den Lide Hernando, alde batetik, eta bestetik, Maddi Oihenart, Zuberoako boza. Biek ala biek Maddalen Arzallusen solasaldian parte hartuko dute. Emakumea eta euskal eszenari buruzko iritziak entzungo ditugu eta ipar-hegoa harremana aztertuko dugu. Gainera, Itziar Ugarte poeta gonbidatuko dugu iritzia ematera. Hitz-aspertuaz gain, musikarien kantak ere plazaratuko dituzte. Launa melodia aurkeztuko dute zuzenean. Bi mundu hurbil bidegururtze batean. Lide Hernando rock mundutik dator eta Maddi Oihenart herri kantatik. Guggenheim aretoan bertan gozatzeko ikuskizun hau streamingen bidez ere ikusi ahal izango da.

Amaituta

Eskuratu sarrera bikoitz bat 'Loraldia Terminala' hitzordurako

Eskuratu sarrera bikoitz bat 'Loraldia Terminala' hitzordurako

Bilbon euskaraz egiten diren ekimenak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko, URIOLAren lagunak Loraldia Festibalera gonbidatuko ditugu. Horretarako, hainbat sarrera zozketatuko ditugu hilabete honetan. Hilaren 12an Loraldia Terminala ekitaldia egingo da, eta sarrera bikoitza zozketatuko dugu Bilboko Uriolaren irakurleen artean. Martxoaren 10eko 23:30ak arte egongo da irekita parte hartzeko aukera.

LORALDIA TERMINALA

  • Aztarnak, Bilbronx, Gorpuztu, J Martina, Xanti Agirrezabala

LORALDIA TERMINALA dugu sortu dugun eremu berria. Zorrotzaurre irlan kokatutako  sormen berriaren harrobia. Egun osoko programazio honek gure unibertsoko jende gazteari plaza eskaini nahi dio. La Terminal aretoan sei ikuskizun plazaratuko dira. Goizean Bilbronx berreskuratuko dugu (graffiti eta Beat-box), arratsean, berriz, teatroa, musika, literatura eta arte plastikoak izango dira proposamen berritzaile honen partaideak. Bost espazio dituen kultur-industria honetan balore berriak deskubritzeko aukera eskaini nahi dugu. Terminal honetatik sormen berria  aireratzeko prest.

 

 

Amaituta

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerako sarrerak

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerako sarrerak

Abenduaren 18an Bilbao Arenan (Miribillan) jokatuko den finalerako sarrera bi zozkatuko ditugu parte hartzen duzuenon artean. Abenduaren 14ko 15:00etara arteko epea izango duzue horretarako.

17:00etan hasiko da finalaren eguneko saioa, eta honako bertsolari hauek igoko dira oholtzara: 

  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
  • Etxahun Lekue Etxebarria
  • Gorka Pagonabarraga Agorria
  • Jone Uria Albizuri
  • Nerea Ibarzabal Salegi
  • Onintza Enbeita Maguregi
  • Xabat Galletebeitia Abaroa

Amaituta

Errigorako bi saskiren zozketa

Errigorako bi saskiren zozketa

Bilboko Uriola agerkari digitalak Errigora kanpainaren 2 kutxa zozketatuko ditu. Zozketa gaur hasi eta azaroaren 16an amaituko da. Zozketan parte hartzeko baldintzak hauek dira:

-Bilboko Uriola sare sozialetan jarraitzea (Twitter, Facebook)

-Errigoraren argitalpena elkarbanatzea 

 

Amaituta

Eskuratu Errigorako saskia, Nafarroako hegoaldeko produktuez osatutako saskia

Eskuratu Errigorako saskia, Nafarroako hegoaldeko produktuez osatutako saskia

Abian da Errigoraren udaberriko kanpaina eta Bilboko Uriolak Nafar hegoaldeko produktuez osatutako 2 saski zozkatuko ditu. Zozketa gaur hasi eta martxoaren 17an amaituko da. Zozketan parte hartzeko baldintzak hauek dira:

-Bilboko Uriola sare sozialetan jarraitzea (Twitter, Facebook)

-Argitalpena elkarbanatzea 

-Idatzi iruzkin bat kutxa nahi duzula esanez 

 

 

Amaituta

Eskuratu Errigorako saskia, Nafarroako hegoaldeko produktuez osatutako saskia

Eskuratu Errigorako saskia, Nafarroako hegoaldeko produktuez osatutako saskia

Abian da Errigoraren udazkeneko kanpaina eta Bilboko Uriolak Nafar hegoaldeko produktuez osatutako 3 saski zozketatuko ditu. Zozketa gaur hasi eta azaroaren 6an amaituko da. Zozketan parte hartzeko baldintzak hauek dira:

-Bilboko Uriola sare sozialetan jarraitzea (Twitter, Facebook)

-Errigoraren argitalpena elkarbanatzea 

 

Amaituta

Eskuratu bi sarrera El Barrioren kontzerturako

Eskuratu bi sarrera El Barrioren kontzerturako

EH Bildu koalizioak, Bilboko Udalaren eskutik, 2 sarrera bikoitz eskuratu ditu larunbatean, martxoak 14, 21:00etan Bilbao Arenan El Barriok emango duen kontzerturako.

Beste batzuetan egin bezala, oraingoan ere sarrera hauei uko egin die koalizioak, eta URIOLAko zozketen bidez, herritarren artean banatzea erabaki du. Beraz, parte hartu zozketan eta eskuratu zure sarrera!

Amaituta

Eskuratu bi sarrera Bilbao Basket-Monbus Obradoiro partidarako

Eskuratu bi sarrera Bilbao Basket-Monbus Obradoiro partidarako

EH Bilduk Bilboko Udalaren eskutik, 2 sarrera bikoitz eskuratu ditu igandean, martxoak 8, 12:30ean Monbus Obradoiro taldearen aurka Bilbao Basketek jokatuko duen partidarako.

Beste batzuetan egin bezala, oraingoan ere sarrera hauei uko egin die EH Bilduk, eta URIOLAko zozketen bidez, herritarren artean banatzea erabaki du. Beraz, parte hartu zozketan eta eskuratu zure sarrera!

Epea: Parte hartu!