Loraldia Festibala: OTS. LORAZAIN EGUNA emanaldirako 2 sarrera eskuratu!

Loraldia Festibala: OTS. LORAZAIN EGUNA emanaldirako 2 sarrera eskuratu!

Loraldia Festibalaren XI. edizioa martxoaren 10etik 30era izango da, eta beraz, Bilbon euskaraz egiten diren ekimenak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko, URIOLAk baditu sarrerak zozketatzeko.

Oraingoan, martxoaren 15an izango den OTS. Lorazain eguna  emanaldirako hiru pertsonek sarrera bikoitza irabazteko aukera izango dute. Euskaldunan izango da arratsaldeko 20:00etan eta 90 minutuko iraupena izango du.

  • OTS. LORAZAIN EGUNA - HAATIK DANTZA KONPAINIA. Aiert Beobide, zuzendaria; Jone San Martin, koreografoa; Manu Gaine, soinua.

“OTS” dantza garaikideko lan soil bat baino gehiago da; oroitzapenak asetzea, harritzea, gogora ekartzea eta, batez ere, mugimendu hark herri-kontzientzia bultzatzeko eta artea herriari hurbiltzeko izan zuen beharra transmititzea du helburutzat. Beste legatu baten gainean eraikitako ondarea, hain zuzen. Oinarria diskoetxe bat izanik, musika sortzeko lanean bertako doinuetan murgildu nahi dugu. Biniloak eskaintzen duten gordintasuna agertzeko eta era berean baita ikuskizun garaikide bat sortu.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Marisa Lopez Urkidi

Lola Gonzalez Ecenarro

Monika Rodrigo Redondas