Loraldia Festibala: PAUSE emanaldirako 2 sarrera eskuratu!
Loraldia Festibalaren XI. edizioa martxoaren 10etik 30era izango da, eta beraz, Bilbon euskaraz egiten diren ekimenak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko, URIOLAk baditu sarrerak zozketatzeko.
Honetan, martxoaren 20an izango den Pause antzerkirako sarrera bikoitza irabazteko aukera izango dute 3 pertsonek. Sociedad Filarmonica de Bilbaon izango da arratsaldeko 19:30etan. 90 minutuko iraupena du.
Otsailaren 23ko 23:30era arteko epea izango duzue parte hartzeko!!!
- PAUSE - Xabier Zeberio, Iñar Sastre, Aitor Etxebarria eta Eñaut Zubizarreta
Intimista, pausatua eta barea, sakona eta era berean lebitatzailea, emozioen ertzak kilimatu eta leuntzen dituen lan biribila. Eszenatokian lau musikari handi elkarrekin arituko dira. Xabi Zeberio proiektu honen lemazainak nyckelharpa, biola eta biolina eskuetan. Inar Sastre pianoan. Eñaut Zubizarreta Celloari ekingo dio eta bukatzeko Aitor Etxebarria, gaurko musika garaikidea maisua, teklatu diseinu sonoro eta elektronikaren gidaria izango da.