Loraldia Festibala: IDOIA TAPIA + BLOÑ emanaldirako 2 sarrera eskuratu!
Loraldia Festibalaren XI. edizioa martxoaren 10etik 30era izango da, eta beraz, Bilbon euskaraz egiten diren ekimenak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko, URIOLAk baditu sarrerak zozketatzeko.
Oraingoan, martxoaren 21ean izango den Idoia Tapia + Bloñ antzerkirako sarrera bikoitza irabazteko aukera egongo da. Itsasmuseum-en izango da arratsaldeko 19:30ean. 90 minutuko iraupena du.
Otsailaren 23ko 23:30era arteko epea izango duzue parte hartzeko!!!
- IDOIA TAPIA + BLOÑ - ALTER NATION eta BAÑOLET KANTUZ
Bi sortzaile batu dira. Alde batetik Idoia Tapia eta berak sortu duen arte eszenikoko lehen performancea. “Alter Nation” sormen berria. Identitate Nahasmendu Disoziatiboaren inguruko konferentzia performatiboa da.
Beste aldetik, Iparraldetik datorkigun Bloñ musika talde berritzailea. “Bañolet kantuz” grabazioa oinarri harturik, musika giro desberdinen artean punpeka dabil; intimitatetik animalien mundu erora, pop argitsutik oihan ilunetara.
Epea: 2025/03/23 23:30