Loraldia Festibalaren XI. edizioa martxoaren 10etik 30era izango da, eta beraz, Bilbon euskaraz egiten diren ekimenak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko, URIOLAk baditu sarrerak zozketatzeko.
Oraingoan, martxoaren 23an izango den Judit Neddermann ikuskizunerako sarrera bikoitza irabazteko aukera egongo da. Guggenheim Bilbao Museoan izango da 12:30etan eta 90 minutuko iraupena izango du.
Neddermannek “Artean” sei abestiz osaturiko lana kaleratu du. Bere musikak hurbiltasuna, enpatia eta energia transmititzen du. Jatorriz kantak kantalaneraz idatzita daude eta Olatz Salvadorrek euskaratu ditu. Elkarbizitzan eta elkartrukean oinarritzen da lan hau, kultura biak elkarlotzen. Hizkuntzen ospakizuna da, emakumeen bilkura eder honen bidez.