Loraldia Festibala: ATXINE emanaldirako 2 sarrera eskuratu!

Loraldia Festibala: ATXINE emanaldirako 2 sarrera eskuratu!

Loraldia Festibalaren XI. edizioa martxoaren 10etik 30era izango da, eta beraz, Bilbon euskaraz egiten diren ekimenak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko, URIOLAk baditu sarrerak zozketatzeko.

Honetan, martxoaren 18an izango den Atxine emanaldirako sarrera bikoitza irabazteko aukera egongo da. Campos antzokian izango da arratsaldeko 19:30etan eta 50 minutuko iraupena izango du.

Emakume bat burukoa jantzita eszenan dago. Haren bizi-zikloaren bidean duen karga emozionalari eta kulturalari erreparatzen dio. Sinbologiaz aldatzen joango da eta objetuek protagonismoa hartuko dute.

Soinu-eremuan, ttun-ttuna edo xirula bezalako doinu tradizionalak soinu industrialekin uztarutuko dira.

Epea: 2025/03/23 23:30

Zenbat da 2+2 hizkiz?