Loraldia Festibala: GORKA URBIZU. HASIERA BAT emanaldirako bi sarrera eskuratu!
Loraldia Festibalaren XI. edizioa martxoaren 10etik 30era izango da, eta beraz, Bilbon euskaraz egiten diren ekimenak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko, URIOLAk baditu sarrerak zozketatzeko.
Oraingoan, martxoaren 30an izango den Gorka Urbizu. Hasiera bat emanaldirako sarrera bikoitza irabazteko aukera egongo da. Arriaga Antzokian izango da arratsaldeko 19:00etan eta 90 minutuko iraupena izango du.
Otsailaren 23ko 23:30era arteko epea izango duzue parte hartzeko!!!
- GORKA URBIZU. HASIERA BAT
Egungo bizitzeko modu frenetikoaren ifrentzua da Gorka Urbizuren Hasiera bat lana, hitzaren eta kantuaren sortze lanak eskatzen duten patxadaz ondua. Barnera biltzeko gonbite bat eta deslilurarentzako lekurik ez dagoen toki sekretu bat. Munduaren basakeriaren aurrean edertasun dosi bat eskaintzeko ahalegin gordin bat. Jordi Matasek ekoitzia, bere biluzian erpin ugari erakusten duen diskoa da hau. Maitasunez eta maitasunaz egina. Ez alde egin denbora baino lehen. Helduko da. Heldu da. Eta hau, hasiera bat baino ez da.
Epea: 2025/03/23 23:30