Loraldia Festibala: POST_ETORKIZUNA emanaldirako 2 sarrera eskuratu!
Loraldia Festibalaren XI. edizioa martxoaren 10etik 30era izango da, eta beraz, Bilbon euskaraz egiten diren ekimenak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko, URIOLAk baditu sarrerak zozketatzeko.
Honetan, martxoaren 16an izango den Post_Etorkizuna antzerkirako sarrera bikoitza irabazteko aukera egongo da. Guggenheim Bilbao Museoan izango da 12:30etan. 110 minutuko iraupena du.
Otsailaren 23ko 23:30era arteko epea izango duzue parte hartzeko!!!
- POST_ETORKIZUNA - Edorta Jimenez, Rafa Rueda, Amaia Agirre, Oihana Arana, Ane Labaka
Idazkia abiapuntua da ikuskizun honetarako. Testu literarioarekin batera bi bertsolari (…), gai jartzaile bat (Amaia Agirre) eta musikari bat (Rafa Rueda) arituko dira eszenan. Etorkizunari buruzko narrazio labur honetan literatura, musika eta bertsolaritza uztartzen dira datorren geroari begira paratuz.