Errigorak hasiera eman dio Eskutik Eskura kanpainari. Nafarroa erdi eta hegoaldeko lurretan, Ager eremuan, hain zuzen ere, lantzen dituzten produktuen saskiak saltzen dituzte. Beraz, kanpaina honek Nafarroako produktuak Euskal Herri osora zabaltzeko helburua du, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzena bultzatuz.
Urtero bezala, haien web orriaren bidez urte guztirako eskaerak egin daitezke nahiebeste produktu aukeratuz, eta Errigorak bertako produktuz osatutako bi kaxa eman dizkigu irakurleen artean zozketatzeko: saski berde bat eta saski beltz bat, askotariko produktuekin.
Ez galdu aukera hau, eman izena martxoaren 23a baino lehen!