EHZ Festibala Amikuzeko herrian piztuko da ekainaren 27, 28 eta 29an

uriola.eus 2025ko mai. 21a, 13:48

EHZ Elkarteak antolatutako festibal honek belaunaldiz belaunaldi transmititzen duen proiektu kolektiboaren indarra erakusten du. Kontzertuez gain, tailerrak, mahai inguruak eta mintzaldiak egingo dira.

Ipar Euskal Herriko gazte eta herri mugimenduaren erakusgarri nagusietako bat, EHZ Festibala, itzuliko da berriro datorren, ekainaren 27, 28 eta 29an, Amikuzeko Arberatzera. EHZ Elkarteak antolatutako festibal honek belaunaldiz belaunaldi transmititzen duen proiektu kolektiboaren indarra erakusten du.

Musika da festibalaren ardatza, baina ez da bakarra. Feminismoa, ekologia, euskararen normalizazioa eta autogestioa dira baita ere gai nagusiak. Kontzertuez gain, tailerrak, mahai inguruak eta mintzaldiak egingo dira, eguneroko gai sozialak lantzeko.

EHZk bereizi egiten du bere burua beste festibaletatik. Plastikorik erabiltzen ez du, tokiko ekoizleek hornitzen dute jana, eta diru-trukea "ttantto" sistemaren bidez egiten da. Ingurumenarekiko errespetua eta parte-hartze aktiboa sustatzeko helburua du.

Musikari dagokionez, genero anitzeko taldeak izango dira. Rap, rock, reggae eta elektro uztartuko dira eszenatokietan. EHZk beti izan du leku gazte hasiberrientzat, eta aurten ere bai.

Festibala autogestioaren eta independentziaren eredua da. Erakunde publiko edo pribatuetatik libre dago, eta milaka lagunen auzolanaz elikatzen da. Aurten, Amikuzeko herritarrek hartu dute festibalaren antolaketan parte hartzeko lekukoa.

Ekainaren azken asteburuan, Arberatzeko plaza biziko da berriro. EHZ ez da festa hutsa, borroka kultural eta sozialaren espazioa baizik. Euskal Herriko gazteentzako erreferentzia izaten jarraitzen du, mundu beste bat posible dela sinestarazteko.

 

ZOZKETA

Bestalde, Uriolak baditu bi sarrera zozketatzeko irakurleen artean. Ez galdu aukera hau eta eman izena zure sarrera eskuratzeko! Azkenengo eguna: ekainak 11