mai 13
Bilbo Zaharra
Droga-mendekotasunaren alorreko programa asko tren-geltokien ondoan sortu dira, Ainara Sánchezek (Sestao, 1983) dioenez. Hori da, halaber, Bilboko Anden-1 Mendekotasunen Arreta Zentroaren kasua; izan ere, trenbide bat irudikatu dute barruan, geltokiz geltoki droga uztera eraman dezakeen bidea. Aste gutxi batzuk daramatza bertako koordinatzaile gisa Gizakia Fundazioko gizarte-hezitzaile honek.
mai 12 Alde Zaharra Bilbo Zaharra
Bilbo Zaharreko eta Alde Zaharreko auzokide talde bat agerraldi masiborako batu zen atzo. Asteburuan izandako Basketball Champions Leagueko Final Four txapelketaren harira hirira etorri ziren Hapoel Holon talde israeldarreko zaletu batzuek auzo bietan eragindako istiluak salatu zituzten, bai eta gertakarien harira auzokideak kriminalizatzeko saiakera ere. Poliziaren, udalaren eta komunikabideen jarrera gaitzetsi zuten.