Udalari aurkeztu zitzaion plangintza betetzeko bost alderdi zituen lokal bat jarri zuten martxan; emakumeen aurkako indarkeria, bizi-baldintzak hibetzeko estrategiak, parte-hartze soziala sustatzea, sentsibilizazioa eta prestakuntza. Horrez gain bi lankide kontratatu ziren lanerdi erdira eta horrela, hainbat jarduera egin ahal izan zituzten, hala nola asteroko euskara-eskolak, dokumentalen proiekzioa, foroak, antzerkiak, sareak sortzeko topaketak, literatura eta autodefentsa tailerrak eta abar. Ekimen horiek hobekuntzak ekarri dituzte zaintzan, parte-hartze sozialean, informazioa eskuratzeko aukeran, emakumeen arteko sareen sormenean eta desberdintasunaren aurkako borrokan.
Urtea amaitu eta helburuak bete dituzten arren, urtarrilaren amaieran, oraindik ez dakite aurten proiektuarekin jarraitzeko aurrekonturik jasoko duten ala ez. Horrek Koloretxeko bi kide kaleratzea eta lokala alokatzeari uztea ekarri du.
Bien bitartean Udalak baieztatu du dirua bideratuko duela propio koordinatutako Emakumeen Etxera. Ollerietako Eskola Zaharraren eraikinean irekiko den Emakumeenm Etxera alegia.
Hori dela eta, Udala hartzen ari den erabakiaren kontra elkarretaratzea egin dute. Bertan, “erritmoak beste bat izan beharko duela” jakinda, euren lana egiten jarraituko dutela eta auzoetako beste kolektibo batzuekin batera bizilagunen bizitzak hobetzen saiatuko direla gogorarazi dute.