VillaSoundBilbao lehiaketako epaimahaiak Marmitakotrapbanda taldea aukeratu du VSB TOUR 25 bira egiteko

uriola.eus 2025ko mai. 6a, 12:40

VillaSoundBilbao lehiaketako epaimahaiak 12 banda eta bakarlarietatik 6 artista aukeratu ditu mentoring pertsonalizatuko faserako. Beste sari batzuk ere banatu zituen parte hartu duten talde eta bakarlarien artean pasa den hilaren 3an Bilborocken.

V. VillaSoundBilbao lehiaketaren hasieran hautatutako 12 banda eta bakarlariekin mentoring kolektiboko lehenbiziko saioa apirilean egin ondoren, epaimahaiak orain 6 artista aukeratu ditu, mentoring pertsonalizatuko saio bat jasotzeko, Mikel Amundarainen eskutik, bai eta ekoizpen-saio bat ere, Urtzi Izaren eskutik.   Seirek "BIME Pro"rako sarrerak eskuratuko dituzte.

6 talde horiek Marmitakotrapbanda (Bizkaia) Reeler (Bizkaia), Maddi (Nafarroa), Kbless (Nafarroa), (H)ondora (Gipuzkoa) eta Mexin (Bizkaia) dira, eta eta haietatik, epaimahaiak bat aukeratu du VSB TOUR 25 egiteko. Hautatua Bizkaiko Marmitakotrapbanda izan da eta biran 4 kontzertu eskainiko ditu Estatuko hiri banatan, "Son Estrella Galicia" zikloaren eta aretoen barruan.

Bizkiako taldea Trap/Rap/R&B proiektu gisa aurkezten zuen bere burua zeinak soinu urbanoak banda-formatuarekin eta zuzeneko musikarekin fusionatzen dituzten. Gaur egun, abestiak idazten eta euskara txertatzen ari dira, bandaren 3 zutabeak elkartzeko: musika urbano modernoaren soinuak, zuzeneko banden magia, eta euren hizkuntza eta sustraiak.

VillaSoundBilbaok beste sari batzuk banatu ditu parte hartu duten talde eta bakarlarien artean. Saridunak Bilborocken, larunbatean (maiatzak 3), egin zen kontzertuan iragarri ziren. Kontzertu hartan Aiko el Grupo-k emanaldia eskaini zuen, "Son Estrella Galicia" zikloaren eskutik:

  • BIME Live saria: Mexin
  • Aste Nagusia saria: Reeler
  • Musika Bulegoa saria: Marmitakotrapbanda
  • SGAE Fundazioaren saria: Marmitakotrapbanda
  • Bideo Klippa saria: Maddi