Madrilek egun hauetan hainbat euskal preso mugitu ditu. Haietako bat da Jon Mirena San Pedro, Herrera de la Mancha espetxetik Dueñaseko (Palentzia) espetxera hurbildu baitute, etxetik 310 kilometrora. Lekualdatze honek Ciudad Realeko espetxean jada euskal presorik ez egotea ondorioztatu du.