Bilboko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du droga-trafikoko ustezko delitu bat egotzita

uriola.eus 2025ko ots. 17a, 14:51

Egilea: Bilboko Udaltzaingoa

Atxiloketa otsailaren 14an, ostiralean, izan zen arratsaldeko 19:20ean San Frantzisko auzoan.

Bilboko Udaltzaingoak prebentzio-zaintzako dispositiboa burutu zuen San Frantzisko auzoan joan den ostiralean, otsailaren 14an. Testuinguru horretan, Errefortzu Taktikoaren Ikuskaritzako unitate bat oinez patruilatzen ari zen kalean, polizia-txakur batekin.

Agenteak eta txakurra, detektatzen eta bilatzen trebatuta, 37 urteko gizon baten ondotik pasatu eta "aktibatu" egin zen, gizon hori horietako substantzia baten eramaile posible gisa markatuz. Hori dela eta, agenteek pertsona hori identifikatu eta soinean zeraman motxila miatu zioten.

Erregistro horretan hauek aurkitu zituzten agenteek, betseak beste: Kutxa metaliko txiki batean 20 paper-bilgarri, kolore zuriko hauts-substantzia batekin, bola formako poltsa handiago bat, kolore zuriko hauts-substantzia batekin, substantzia marroi prentsatuaren zati bat, ustez haxix pistola simulatu bat, eta 155 euro, billetetan banatuta.

Ondorioz, ustezko droga trafikatzailea zela egotzita, atxilotu egin zuten.  Polizia-etxera eraman zuten, eta Miribillako komisarian, erreaktiboak aplikatu ondoren, zehaztu zen kolore zuriko hauts-substantzia anfetamina eta metanfetamina izan zitekeela, "speed" izenez ezagutzen dena, eta 120 gramo inguruko pisua zuena.