BAFFEST Emakume Argazkilarien Festibalaren lan eta material historikoen erakusketak ia 10 urteko ibilbidearen atzera begirakoa eskaini du

uriola.eus 2024ko abe. 16a, 14:54

Azaroaren 15etik BAFFEST BIZIRIK ekimena izan da Bilboko BBK Kunaren egoitzan, BBK Fundazioaren laguntzaz, eta abenduaren 20ra arte egongo da. Ekitaldiaren helburua festibalak 2024. urtera arte eman duenaren berrikuspen txikia eskaintzea da.

2016tik urtero-urtero Barakaldon egin den BAFFEST Emakume Argazkilarien Festibalak BAFFEST BIZIRIK ekimena ekarri du Bilbora, hau da, festibalak 2024. urtera arte eman duenaren berrikuspen txikia egitea helburu duen ekitaldia eta jarduerak eskaini ditu ikusle ororentzat. Jarduera horien artean dago lan eta material historikoen erakusketa, eta abenduaren 20ra arte egongo da. BBK Kuna emakumezkoek egindako estatuko argazki onenen egoitza bilakatu da, eta BAFFEST festibalaren bihotza ezagutzeko aukera paregabea eskaini du.

Lan eta material historikoen erakusketan, festibalean arrastoa utzi duten Bizkaiko bi argazkilariren lana jarri da ikusgai: Tania Barrenetxea eta Asuntzi Martínez. Era berean, Sara Prieto artista grafikoaren edizio guztietako kartelen diseinuak erakutsi dira, BAFFESTen hazkundearen ikusizko irudikapena eskaintzeko. Era berean, aurreko edizioetan Barakaldon izandako elkarketa- eta lotura-bizipenak ikusteko gunea egokitu da.

Ekimena BAFFESTek 2025. urtean beteko duen 10. urteurrenaren atarikoa izan da. Izan ere, aintzat hartzeko mugarria izateaz gain, emakumeak argazkilaritzaren esparruan sustatzeko funtsezko euskarri hori sendotu du. Festibalak azken urteotan izan dituen une gogoangarrien atzera begirakoa eskaini du ekimenak, iragana ospatzen duen esperientzia bat proposatuta, eta, aldi berean, etorkizunera begira jartzen dena.

Bertaratu direnak BAFFESTen eta protagonisten unibertsoan barneratzeko aukera izan dute erakusketa honen bidez, baita beste bi jarduera ere esakini dira: Berritxuratzeko gogoetak deritzon mahai- ingurua eta BarrioRevelado argazki proiektu parte-hartzailea.

 

Ezinbesteko euskarria

BAFFEST, emakume argazkilariei lagundu eta ikusgarri bihurtzeko euskarria 2016an sortu zenetik, BAFFEST emakume argazkilariei laguntzeko eta haiek ikusarazteko euskarria izan da, emakumeen lekua indartuz kulturaren eta artearen ingurumarian.

Antolatzaileek diotenez, BAFFEST bizikidetza da; artea da; esperientzia berriak argazkilaritzaren ikuspegi kritiko eta gogoetatsutik bizitzea da. Horrela, Bilbon egin den BAFFEST BIZIRIK ekitaldiaren bidez ikusleek jaialdiaren bilakabidea ezagutzeko aukera izan dute emakumeei argazkilaritzaren esparruan darien sormena aztertzeko eta horretaz hausnartzeko testuinguruan.