BAZTER FEST Jaialdiaren 10. Edizioa ospatuko dute Bilborock aretoan

uriola.eus 2024ko urr. 17a, 12:50

Azaroaren 9an, emakumeak protagonismoa dituen hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.

Ekimen hau 2015ean sortu zen bi helburu nagusirekin: Ibaiondo barrutiko kultur ekimenak ezagutaraztea eta hip-hopean emakumeen lana, presentzia eta ikusgarritasuna bultzatzea.

Gaur egun estatu mailako emakume artista asko jasotzen ditu. Horietatik, aurten Annekdotas, Syla, Eskarnia, Carmen Xía, Unity eta Basatitiak taldeek musika emanaldiak eskainiko dituzte. Horretaz gain, Raquel eta Aixiba Koromaren eskutik Dantza Masterclass bategongo da, musika emanaldiak hasi baino lehen. Hori gutxi balitz, Eva Den XLren muralismoaren erakusketa egongo da ikusgai.

Sarrerak aldez aurretik 12 euroren truke erosi ahal izango dira kulturabarrutik.eus webgunean, edo ekitaldiaren egunean, leihatiletan 15 euroren truke. Dantza Masterclassa doan izango da eta 17:30ean hasiko da, ondoren 18:30ean hasiko diren musika emanaldien aurretik.

 

Artistak sakonean

ANNEKDOTAS: Nafar musikaria da. Batez ere rapa du oinarri-musikal moduan, baina trap, dembow edo reggaetonaren eraginak ere nabaritzen dira bere musikan.

SYLA: Alacanteko hip-hop artista eta estatuko hip-hoparen emakumezko erreferente indartsuenetako bat. Syla izan zen Bazter Festen lehen edizioko parte-hartzaileetako bat, eta aurten itzuliko da jaialdiaren hamargarren urteurrena ospatzeko.

ESKARNIA: Malagako abeslari eta aktorea da. Balio-aniztasun horri esker, rapa egiteko modu berri bat garatu ahal izan du. Musika, poesia eta antzerkia nahastuz.

CARMEN XÍA: Cadizko musikak, kultura eta modernitatea uztartzen dituen rap sakon eta borobila aurkezten du. Bere soinuak Andaluziako folkloretik, flamenkotik, hip-hopetik eta elektronikatik edaten ditu.

BASATITIAK: Euskadiko emakume artisten talde bat da. hainbat musika estilo nahasten dituzten, hala nola rap, dancehall, reggae eta elektronika.

UNITY: Sororitatearen eta ahalduntzearen bandera astinduz, mundu patriarkal honetako emakumeei ikusgarritasuna eman nahi diete. Aitzindariak izan dira estilo anitzetan eta musikaren historiaren zati handi bat beren hirietatik osatzen jarraitzen dute hizkuntza gutxituen komunitate osoan.

EVA DEN XL: Bilboko artista hori, Hiriko artistatzat hartzen da eta hainbat herrialdetan margotu ditu muralak, hala nola Marokon, Brasilen, Palestinan, Frantzian, Egipton, Erresuma Batuan edo Norvegian. Bere lanaren zati bat emakume aktibista eta feministengan zentratu du.

RAKEL KOROMA / AIXIBA KOROMA: Raquel Koroma, Dancing Princess izenez ezaguna, Sierra Leonako sustraiak dituen dantzari eta koreografoa da. Aixiba Koroma dantzariaren ama da, reggae/dancehall munduan arrakasta izaten ari dena.