AZET Etxebizitza Sindikatuak pisu turistikoen aurkako deialdia egin du asteazken honetarako Marzanan. San Frantzisko auzoan azken hilabeteotan egiten ari diren mobilizazioen zerrendara gehituko da ekintza hau, “gentrifikazioaren bihotzetik” auzodefentsarako deia egitea baitu helburu AZET plataformak.
Pisu turistikoen aurkako ekintzaren barne, Ane Lindane umorista barakaldoarrak bakarrizketa elebiduna egingo du. Entzute handia izan zuen Lindanek ekainean Twitter bidez partekatu zuen bideo tutorial umoretxua, zeinetan legez kanpoko pisu turistiko bat okupatzeko jarraitu beharreko urratsak emate dituen.
Datorren asteazkenean, hilak 10, 18:30etan Marzanan egingo du pisu turistikoen aurkako ekintza AZET Etxebizitzen Sindikatuak, Ane Lindane umoristaren parte-hartzearekin.