Azaroak 30eko greba feministari buruzko zalantzak argitzeko eztabaida izango de gaur La Bolsan

uriola.eus 2023ko urr. 6a, 11:28

Argazkia: Denon Bizitzak Erdigunean Bilbao

Zaintza eskubide kolektiboaren aldeko greba orokorra du iragarrita Euskal Herriko mugimendu feministak.

Ekintza ugari antolatu ditu Mugimendu Feministak 2022an Gasteizko zaintza sistemaren zaurgarritzearen inguruko jardunaldiak egin zirenetik, eta martxoak 8tik ezarri zuten greba feminista orokorraren data azaroak 30ean. Argi utzi du Mugimendu Feminsitak zaintza eskubide kolektiboaren alde borrokatzea “guztion ardura dela,… pribatizazioaren eta merkantilizazioaren aurka, zaintza lanetan eta sektore feminizatuetan baldintza onartezinetan bizi garen emakumeon eskubideen alde, egungo sistema mantentzen dutenei ardura eta erantzukizuna exijitzeko”.

Denon Bizitzak Erdingunean mugimendua azaroko greba aurretiko hainbat hitzaldi, eztabaida eta taller eskeintzen ari da grebari buruzko informazio gehiago helarazi eta Mugimendu Feministaren eskaerak helarazteko. Bilbon La Bolsan izango da eztabaida intrafeminista gaur, 18:30etan, eta astelehenean 19:00etan Karmelan, Santutxuko auzoan asanblada ireki mistoa.