Duela 12 egun Loiuko aireportuan atxikitako aktibista sahararra ospitalera eraman behar izan dute bi egunez gose greban egon ostean. Espainiako Auzitegi Nazionalak Marokon bere bizitza arriskuan ez dagoela argudiatuta asiloa ukatu ostean, gaur arratsaldean deportatuko dutela aurreikusten. Aktibistak Marokon politikoki jazarria izan dela eta hara itzultzekotan haren bizitza arriskuan egon daitekeela azaldu du, “Marokon atxilotu eta torturatu egin ninduten, beldur naiz”.
Aktibista deportatzeko erabakiaren aurkako elkarretaratzea egin zuten atzo Moyua plazan Saharar Gazte Aktiboak (Juventud Activa Saharaui) plataformak. Nayua Aduh, plataformako kideak, haren deportazioa “pertsona gisa bere osotasunaren aurkako erasoa” dela salatu du, bestalde, aberrigabeko izapedeetan badago ere, haren deportazio eskaera jada egin dela azaldu du, “giza eskubideen zuzeneko erasoa” dela gehituta. Sahararren aldeko plataforma gaian adituak diren abokatuekin kontaktuan dago deportazioa eteteko hurrengo pausoak zeintzuk diren jakiteko.