Bidebarrieta Kulturguneak “Munduko hauteskundeak: Trump Harrisen aurka” hitzaldia eskeiniko du datorren asteartean, Luis Foncillas Paramounteko kazetariaren eskutik. “Gaurkotasunarekiko topaketal” dibulgazio-zikloaren barne egingo da hitzaldia, Dani Álvarez eta Mikel Reparaz kazetariek moderatuta.
AEBko hauteskundeetatik egun eskasetara, topaketak azaroaren 5ean ospatuko diren hauteskundeen mundu mailako eragina aztertuko du, baita bi hautagaien aurrekariak eta eztabaidak plazaratu ere. Trumpek azken agintaldian pilatutako karguak atzeratzea lortu eta lehendakaritzarako hautagai gisa aurkeztu da berriz ere, Estatu Batuek ez baitute horri buruzko baldintzarik ezartzen. Harris, berriz, Bidenen agintaldian lehendakariorde izan da 2021etik, kargua izan duen lehen emakumea, baita San Frantzisko barrutiko Fiskala eta Kaliforniako Fiskal Nagusia ere.
Hitzaldia zuzenduko duen kidea Luis Foncillas Paramount hedabideko kazetaria izango da, zeinak bi hamarkada baino gehiagoko eskarmentua duen AEBko esparruan, George W. Bush eta Barack Obamaren kargu-hartzeak edota Hollywoodeko Oscar sarien banaketak estali baititu, besteak beste. Moderatzaileei dagokienez, Dani Álvarez eta Mikel Reparaz izango dira hitzaldian; Dani álvarez Radio Euskadiko albistegietako zuzendaria eta telebista aurkezlea da, “El Boulevard” edo ETB2ko “Políticamente Incorrecto” (2009), “Plató 2.0” (2009-2011), “El lector de huesos” (2016-2017) eta “El Sabor a crimen” (2029) programetan parte-hartzaile izan da, egun “La noche de...” programa aurkezten du, Felix Linaresen testigua hartuta. Mikel Reparaz ETBko nazioarteko informazioaren zuzendaria da gaur egun, Informazio Zientzietan lizentziatua Nafarroako unibertsitatean, Euskaldunon Egunkarian eta Diario de Noticias-en aritua, baita Estatu Batuetan korrespontsal gisa ere bost urtez, 2013 eta 2020 artean. “Las grietas de América” saiakerarekin Euskadi Literatura Saria jaso zuen 2021ean”.
Hitzordua hilaren 24ean izango da, datorren asteartean, 19:00etan Bidebarrieta Kulturgunean; sarrera librea izango da lekua bete arte.