Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte militante arabarren aldeko mobilizazioa izango da ostiralean Moyua plazan.

uriola.eus 2023ko ira. 20a, 17:07

Argazkia: Ernai Bilbo

5 urteko ibilbide judizialaren ostean Espainiako Auzitegi Gorenak 4 urteko espetxe-zigorra berretsi die gazteei.

Maiatzean berretsi zituzten Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren aurkako lau urteko espetxe zigorrak, 2019 abiatutako prozesu judizialaren ostean. Urte hartako otsailean atxilotuak izan ziren bi gaztek ustez “helburu terroristak” zituen bidoi bat gordetzea leporatuta, barnean “armak, munizioak eta material lehergarriak” zituela argudiatuz. Espetxe prebentiboan sei hilabete igaro ostean, 2021eko urtarrilean epaitu zituzten Auzitegi Nazionalean.

Ankerkeriari Stop! plataformak 2023. urtean “horrelako eraso basati” bati aurre egin behar izatea “ulergaitza” iruditzen zaiela azaldu du eta gazteekiko elkartasuna erakusteko deikura egin du ostiralean (hilak 22) Moyua plazan 19:00etan.