Mobilizazioak eta ekitaldiak Gudari Egunaren harira

uriola.eus 2023ko ira. 27a, 11:48

Argazkia: Resumen Latinoamericano

Bilboko alde zaharrean hainbat elkarretaratze izango dira gaur arratsaldean, Euskal Herrian zehar izaten ari diren ekitaldiei bilduz.

Euskal Herriko hainbat militantzia taldeentzat egun seinalatua da gaur, 1975eko irailaren 27an ETAko Txiki eta Otaegi eta FRAP erakundeko hiru kideen fusilamenduaren urteurrenean, mugimendu sozial eta politiko abertzaleen alde egin dutenen borroka oroitzeko eguna, hain zuzen. Egun bizi dugun amnistiaren dema pil-pilean dela, preso politikoen defentsan eta errepresio polizial eta politikoaren aurkako ekitaldiak antolatu dira Euskal Herrian Zehar. Azpimarragarria izan da bereziki Baionan GAL-en biktimen omenez izan diren mobilizazioak, erakunde paramilitarraren sorreratik 40 urtera, eta 1985eko Hotel Monbar Atentatuan izan ziren lau pertsonen hilketaren 37. urteurrena izanik baita ere aste honetan, eta  aipatzekoa baita ere Errenterian izan den ekitaldia, estatuko prentsaren zenbait iruzkin eragin dituena.

Bilbokon ere elkarretaratze dago antolatuta, 19:30etan Unamuno Plazan eta, aldi berean, 19:30etan baita ere, Plaza Biribilean. Sortu alderdiak manifestaziorako egin du azken honetara deikura, sare sozialetan azaldu dutenez: “Euskal Herriarekin dugun konpromisoan berresteko, independentzia eta sozialismoarekin dugun konpromisoan berresteko eguna” ospatzeko, “Independentziarako indarra” lemapean.