Abenduaren 3an, Aniztasun Funtzionalaren Nazioarteko Egunean, langileek manifestazioa egingo dute 9:30ean Aldunditik Alhondegiraino, bertan Fekoor-ek ekitaldi bat egingo baitu 12:00etan hainbat gonbidatu instituzionalekin.
Langileek salatu nahi dute, Estatuko Hitzarmenaren arabera, desgaitasunari buruzko hainbat eskubide onartuak dituztela, baina oraindik ez dituztela lortu enpresa-hitzarmen batean jasota egotea. Horrek, euren eskubideak bermatuko lituzke eta egindako lana behar den moduan aitortu, arautu eta konpentsatuko luke.
Fekoor-eko langileek adierazi dute, sektoreko gainerako elkarteekin alderatuta, 2023tik 2024ra bitartean %16ko erosahalmena galdu dutela eta, gainera, lanaldi luzeagoa egin behar dutela, urtean 1.680 ordukoa baita haien lanaldia, eta gainerako elkarteetan 1.592 ordu lan egiten dituzten bitartean. Hortaz gain, antzinatasun falta ere azpimarratu dute, 2012. urtetik ez dagoela Fekoor-en langileen antzinatasunik, eta horrek esan nahi du langileek ez dutela behar bezala aitortzen eta ordaintzen egin duten lana.
Mobilizazioak eta borroka jarraituko dute. Langileek adierazi dute ez dutela amore emango beren beharrei erantzungo dien hitzarmen propio bat lortu arte. Era berean, administrazio publikoek kudeaketa publikoko zerbitzuak pribatizatzea salatuko dute, egoera horren ondorioz langileek eta erabiltzaileek jasaten dituzten ondorioak argi utziz.