Amnistia Legea aplikatu die 2019 Bilbon protesta batean parte hartu zuten lau kideri

uriola.eus 2024ko ira. 16a, 12:38

Argazkia: Kataluniako prozesuari elkartasunezko eserialdia.

Bizkaiko Auzitegiak Amnistia Legea aplikatu die 2019an Kataluniako prozesu subiranistaren aldeko mobilizazio batean parte hartu zuten lau laguni.

Bizkaiko Auzitegiak Amnistia Legea aplikatu die 2019ko urrian Kataluniako prozesu subiranistaren aldeko protesta batean parte hartu zuten lau laguni. Kide hauek Bilboko sarbidea itxi zioten trafikoari; haietako hiruk errepidetik atera zituzten Ertzainak iraindu eta erasotu zituzten eta laugarrenak zortzi kontainer irauli zituen Ertzaintzak aurrera egin ez zezan.

Apirilean zigortu zituen Bizkaiko Auzitegiak lau kideak: autoritatearekiko erresistentziagatik isunak eta Ertzainak zauritzeagatik indemnizazioak eskatu zitzaizkien hiruri; desordena publikoagatik sei hilabeteko kartzela zigorra eta espetxealdiak iraun arteko sufragio pasiborako eskubidearen desgaikuntza laugarrenari.

Bizkaiko Auzitegiak, Amnistia Legea aplikatuta, “erantzukizun kriminal oro” indargabetu dizkie lau kideeri, haien zigorrak bertan behera utzita. Ekainak 10ean indarrean jarri zen 2024/1 Lege Organikoaren lehenengo artikulua jarraiki barkatu zaizkie ekintzak lau kideei, izan ere, Amnistia Legeak Kataluniako independentzia saiakeran zuzenean parte hartu zutenekin batera, prozesuarekin “harreman estua” duten ekintzei ere amnistiatzen ditu.