Bilboko Udalak Quirón enpresaren zerbitzuak kontratatu ditu bajan dauden funikularreko langileak ikuskatzeko

uriola.eus 2024ko ira. 9a, 15:09

Artxandako Funikularreko langileen greba igaro eta hiru hilabetera, Udalak bajan dauden langileen kopurua murrizteko neurriak hartuko zituela ohartarazi zuen martxoan.

Artxandako Funikularreko langileen greba amaitu eta hiru hilabetera, martxoan, Bilboko Udalak “kanpo-auditoria” bat kontratatuko zuela ohartarazi zuen, baja hartzen duten langileen kopurua murrizteko. Pasa den astean, funikularreko langileek Q-ready enpresaren zerbitzuak kontratatu dituztela zioen gutuna jaso zuten, Quirón Prevención izenez ere ezaguna.

Iker Alustiza, funikularreko langileen ELAko bozeramaile sindikalak azaldu duenez, baja ohiko gaixotasun baten eraginez hartzean, Segurantza Sozialak ordaintzen du prestazioa, langilearen soldataren %100era iritsi gabe, ordea, hitzarmen kolektibo batzuen kasuetan salbu. Gainerako kostu hau enpresak berak ordaintzen du, Artxandako Funikularraren erantzukizuna duen enpresa publikoak, kasu honetan. Alustizak langileek Q-readyren hitzorduetara joateari muzin egiten badiote, Segurantza Sozialaren prestaziotik kanpo jasotzen duten laguntza gabe utzi ditzake udalak. Alustizaren hitzetan “atentzioa deitzen du erakunde publiko batek lan hau egiteko soilik sortutako enpresa baten zerbitzuak kontratatzeak”.

2014az geroztik legalki ditzake enpresa batek langileen bajak justifikatzeko haien osasun egoera ezagutzeko zerbitzuak. Geroztik izan dira legedia aldaketa honek eragindako zenbait kasu entzutetsu; esateko, 2018an CCOO sindikatuak Iberia salatu zuen Quirón Prevención, orduan Tebex izenaz ezaguna, kontratatzearren. Auzitegi Gorenak Iberiari eman zion arrazoia, naiz eta talde sindikalak “ez enpresak ez mutualitateak ez dute esku-hartzerik langileen osasunak eragindako bajak kontrolatzeko, are gutxiago hirugarren enpresa baten bitartez”. Sindikatuak, geroztik “Tebex prozedimentuari” buruzko hizpideak eskuragarri ditu langileentzat, izan ere, langileek enpresaren deiak jasotzen zituzten haien osasun egoeraren berri izateko, eman ezean soldata-gehigarria jasoko ez zuten mehatxuarekin, naiz eta, legez, enpresaren hitzarmenetara joatea soilik izan derrigorrezkoa, ez ordea enpresari osasun egoeraren berri ematea.

Azken urteetan Artxandako Funikularrak jasan izan duen erabiltzaileen, eta lan kargaren igoerak bultzatu zituen langileak grebara,  garraiobidean lanean ari diren ia 30 langileen plantilla bere horretan gelditu baita, inolako laguntza gabe. Lan karga hauek langileengan duen eraginak, udalaren erabaki berri honekin batera, ez du ELAko talde sindikaleko kideen oniritzia jaso.