Rote Zora Mendebaldeko Alemaniako emakume talde militanteari buruzko dokumentala ikusgai ikusgai izango da larunbatean Bizkaiko Emakumeen Asanbladan

uriola.eus 2023ko ira. 26a, 11:01

Alemaniar emakume feministen hiri-gerrillaren inguruko dokumentala aurkeztuko da larunbatean, taldearen berri eman eta gaurkotasuneko gaiei buruz hitz egiteko.

1970eko hamarkadako Revolutionäre Zellen (Zelula iraultzaileak) erakunde marxista autonomo armatuaren barruan sortu zen Rote Zora taldea, emakume feminista hiri-gerrilla. Segurtasun-indarren azpiegitura, enpresa, eta lantegien aurkako 45 eraso egin zituzten, lehergailuak erabiliz. Haien ekintzak emakumezkoekiko indarkeria sustatzen zuten enpresa, teknologia genetiko, politika demografiko eta abarren aurka zuzendua zuten eta inoiz ez zuten inor zauritu.

“Frauen bildet Banden” dokumentalak taldearen historia erakusten du, eta Rote Zora taldeko kideen zein historialarien elkarrizketak biltzen ditu, garai hartako emakumeen mugimendua berreskuratzeko. Las Otras emakume lesbianen zinema kolektiboak aurkezten du filma, haien ustez, Rote Zora taldeak mahai gainean jarri zituen gai askok oraindik ihartzun handia izaten dute, eta egun gai hauek nola lantzen diren aztertzeko eta eztabaidatzeko aukera ematen du filmak.

Iraila eta urrian zehar Euskal Herriko hainbat iritan izango da ikusgai, atzo Iruñean aurkeztu zen eta urriak 4raino izango dira proiekzioak. Larunbat honetan izango da Bilbon lehena Emakumeen Asanbladan, Pelota kaleko 3. atarian, pintxopotea egingo da proiekzioarekin batera, eta urriak 3an izango da hurrengo aurkezpena Bilbon, La Sinsorga kulturgune feministan.