Sindikatutik adierazi dutenez Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) eta Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzua (GLUZ) bezalako zerbitzu publikoen egoera larriarekin lotuta daude eta zerbitzu horiek gero eta gehiago ari dira multinazionalen eta enpresa pribatuen esku uzten, hala nola Serveo eta SSI Taldearen esku.
LABen protestak Denon Bizitzak Erdigunean kolektiboak bihar, azaroaren 30ean, Bilbon antolatutako mobilizazioaren testuinguruan kokatzen dira. Greba Feminista Orokorraren lehen urteurrena dela eta, 18:00etan abiatuko da martxa Bilboko udaletxetik, zaintza-sistema publiko eta komunitario baten aldeko aldarria erdigunean jarriz.
LABek herritar guztiak mobilizazio honetan parte hartzera animatu ditu, zaintza zerbitzuen publifikazioaren alde eta enpresa pribatuen negozio eredua alboratzeko.