LAB sindikatuak Fekoorren langileria mobilizatuko du datorren astetik aurrera, hitzarmen propio baten alde. 2023ko abendutik ari dira Desgaitasun fisioka edo/eta organikoa duten Bizkaiko Federazio Koordinatzaileko langileak eskaera honekin; Bizkaiko Garabide, Apnabin edota Gauden enpresek haien baldintzak hobetu dituzten artean, Fekoorreko lan baldintzak estatuko hitzarmenaren menpe daude, zuzendariak langileekin enpresa hitzarmenik sinatu nahi ez duelako. Aipatutako enpresek 1592 orduko urteko jardunaldia duten bitartean, Fekoorreko langileek 1680 ordu lan egiten dute urtero, eta beste enpresa hauek KPIaren %20ko gorakada izan badute ere, azken hiru urteotan Fekoorreko langileen soldatek %3,75eko igoera izan dute soilik.
Zerbitzu publiko pribatizatua
Bizkaiko Foru Aldundiko Hizarte Ekintza Sailak du Aniztasun Funtzionala ardatz duten elkarteen erakundea, beraz, LABek salatu duenez, zerbitzu publikoa izan beharko litzateke, “Aldundiak publikoak izan behar diren zerbitzuak subkontratatzen ditu, eta subkontrata hauek bizkarra ematen diete langileen eskariei”. Horrez gain, sindikatuak “estatu espainoleko hitzarmenak langileen lan eta bizi baldintzak prekarizatu ditu, (..) baita artatzen dituzten erabiltzaileen bizi baldintzak eta haiei ematen dizkieten zerbitzuak ere”.
Jarraian datozen asteotarako LABek antolatu dituen mobilizazioak:
IRAILAK 26, osteguna. Lanuztea
7:15 Elkarretaratzea Etxegokiren aurrean (Txomin Garat etorbidea, 42)
9:30 Elkarretaratzea Arbolarteren aurrean (Blas de Otero, 63)
10:45 Elkarretaratzea Bizkaiko Foru Jauregiaren aurrean (Kale Nagusia, 25)
IRAILAK 27, ostirala. Lanuztea
7:15 Elkarretaratzea Etxegokiren aurrean (Txomin Garat etorbidea, 42)
9:30 Elkarretaratzea Arbolarteren aurrean (Blas de Otero, 63)
10:45 Manifestazioa Arbolartetik Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko egoitzara (Ugasko bidea, 5)
IRAILAK, astelehena
7:00 Auto karabana
11:00 Elkarretaratzea Arbolarteren aurrean (Blas de Otero, 63)
URRIAK 1, asteartea
9:30 Elkarretaratzea Arbolarteren aurrean (Blas de Otero, 63)
URRIAK 3, osteguna. Lanuztea
7:15 Elkarretaratzea Etxegokiren aurrean (Txomin Garat etorbidea, 42)
9:30 Elkarretaratzea Arbolarte aurrean (Blas de Otero, 63)
10:45 Elkarretaratzea Bizkaiko Foru Jauregiaren aurrean
URRIAK 4, ostirala. Lanuztea