Elkarretaratzea Bilboko Albiako lorategietan bihar, 2016an Leioako kanpusean atxilotutako bost gazteen aurkako epaiketa dela eta.

uriola.eus 2023ko ira. 26a, 11:59

Argazkia: Uribe Kostako Ikasle Abertzaleak

Haien artean 41,5 urte eta 45.000 euroko zigorra ezarri zaie eta 17 urteko zigorra eskatu du fiskaliak auzipetuetako birentzat.

2016ko apirilean Leioako kanpusean LOMCE-ren aurkako protestetan izan ziren istiluetan atxilotuak izan ziren, eta, zazpi urteren ostean, bihar izango dira epaituak Bilboko auzitegian. Gazteek protesta sozialaren aurrean estatuen autoritariskmoaren gorakada eta langileen eskubide politikoen murrizketa larritasunez bizi dituztela azaldu dute. Haien iritziz, bizi dugun egoera gero eta jasanezinagoan, protesta eta militantziak gero eta beharrezkoak ari dira bilakatzen.

EHUren jarrera mahai gainean

Egoeraren aurrean EHUren jarrerari buruz ere mintzatu dira: “Unibertsitate publiko batek izan beharko lukeen askatasun politikoen bermea errotik mozten dute. 2016tik hona, egoera ez da hobetu, ikasle mugimenduak salatzen jarraitzen du gaur egun ere EHUren autoritarismoa”. Honen islada da Ikasle Abertzaleek EHUk martxoaren 24an Gasteizen izan zen grebako istiluetan 34 ikasleren atxiloketa eta EHUk espedienteak zabaldu izana. IAk Gasteizen egindako agerraldi batean egin zituzten adierazpenek, Leioako bosten hitzen oihartzuna dirudite: “Espedienteen mehatxua askatasun politikoen urraketa garbia da; unibertsitatetik jardun, aldarri zein antolakuntza politiko oro bortxaz ezabatu nahi izatearen seinale”.

Bosten aldeko elkarretaratzea

Leioako 5ak aske plataformak, “errepresio politikoa gelditu” lemapean, bihar hilak 27 kobtzentraziora deikura egin du, 9:00etan Bilboko epaitegietan, Albiako lorategietan