Jon Arrospide kaleko 14an zabaldu du Kontseilu Sozialistak Aresti Zentro Sozialista berria, Artebi musika, antzerki eta dantza eskola egon zen lokalean. Zentroaren helburua “Krisi garaian langile klasearen bizi baldintzen okertzearo aurre egitea eta antolakuntza independientea sustatzea” dela azaldu dute Kontseiluko kideek prentsa oharrean, eta Aresti Zentro Sozialistaren beharrezkotasunaren zergatiak eta helburuak zerrendatu dituzte.
Hainbat jarduera eramango dia aurrera Zentroan, besteak beste Oinarrizko Produktuen Biltegiaren jarduna bertan garatuko da, ikasketa gela bat izango da eskuragarri eta Etxebizitza Sindikatuaren eta Laneko Autodefentsa Sarearen aholkularitzak bertan izango dute egoitza. Hortaz gain, Zentro Sozialista elkargune gisa garatzea du asmoa Kontseilu Sozialistak, antolakuntza gaitasunak indartu, formakuntza politikoa sustatu eta baita aisialdirako zein kultura zabalkunderako espazioa eskaintzea ere.
Ateak zabalik
Datozen egunetan ate irekine egun bat egingo du Bilboko Kontseilu Sozialistak Aresti Zentro Sozialistari buruz gehiago ezagutu nahi duena bertaratu dadin.