'Argazkineta' furgonetak Abusu aukeratu du hurrengo geltokirako

uriola.eus 2022ko urr. 3a, 14:50

Urriaren 13tik azaroaren 3ra Campa Ibaizabal Plazan egongo da auzokideen oroitzapenak biltzen. Ekimen honen bidez, furgonetak 2000. urteko baino lehenagoko materialak bildu eta digitalizatzen ditu gero auzoarekin partekatzeko Argazkineta Show ekimenean.

Hiritarren historiako oroitzapenak biltzen dituen Argazkineta Abusu-La Peñara helduko da urrian bere laugarren edizioan. Campa Ibaizabal plazan urriaren 13tik, azaroaren 3ra egongo den ibilgailua 2000. urtea baino lehenagoko zuri-beltzeko edo koloretako argazkiak (paperean edo digitalizatuak), diapositibak eta negatiboak, bideoak edo filmak edozein formatutan (super 8, VHS, BETA), edo bestelako materialak batu eta digitalizatuko ditu. Horrela bizitza luzatu eta garai berrietara birziklatuko ditu.

Auzoko herritarren oroitzapenak batu eta auzoaren historiaren irudi komun bat egiteko balio izango du Argazkineta-k. Plazan dagoen egun guztietan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara eraman ahalko dira materialak. Ekimen honetako material guztia-guztiak bilduko dira eta abenduan Argazkineta Show ekimenean partekatuko dira herritarrekin. "Ekitaldi dibertigarria, parte-hartzailea eta atsegina izango da", udalaren hitzetan. Digitalizatutako argazkiak, bideoak edo bestelako materialak proiektatuko dira. 

Aurrekariak

Bilbon egiten den laugarren edizioa da 2019an martxan jarri zenetik. Zorrotza, Elorrieta, San Inazio, Ibarrekolanda, Sarriko eta Santutxu auzoetan egon da aurretik. Azkenengoan, Santutxun egon zenean 200 pertsona baino gehiago hurbildu ziren eta 2.100 dokumentu eta artxibo baino gehiago bildu ziren. 2.000 argazkiak gainditu ziren eta 100 dokumentu baino gehiago eraman zituzten auzotarrek. 

Horietako batzuk Hiribilduko udal artxiboetako batzuk dira. Argazkineta Show ekitaldian 250 lagun inguruk parte hartu zuten eta 2000tik gora pertsonak YouTube bidez ikusi zuten ekimena.