Asteartea, otsailak 21

19:00

Dokumental zikloa: 'Akabuko martxea'

Deustuko Gazte Lokala, Deustualdea

Urbiatik Uribe Kostara artzainek artaldearekin neguan egiten zuten bidaia erakusten digu Akabuko martxea dokumentalak, Aitor Gisasolak eta Fredi Paiak zuzendua. Transhumantziaren ohitura gogora ekarriz eta bidean egiten ziren hartu-emonak erakutsiz ondu dute dokumental hau algortarrek, Deustuko Gazte Lokalean aurkeztuko digutena. Galduta dagoen mundu baten testigantza da Akabuko martxea, inor indiferente uzten ez duena. Zuzendariak: Aitor Gisasola eta Fredi Paia. Iraupena: 60 minutu. *Deustuko Gazte Asanbladarekin antolatua.

Dokumental zikloa: 'Akabuko martxea' Deustuko Gazte Lokala

Urbiatik Uribe Kostara artzainek artaldearekin neguan egiten zuten bidaia erakusten digu Akabuko martxea dokumentalak, Aitor Gisasolak eta Fredi Paiak zuzendua. Transhumantziaren ohitura gogora ekarriz eta bidean egiten ziren hartu-emonak erakutsiz ondu dute dokumental hau algortarrek, Deustuko Gazte Lokalean aurkeztuko digutena. Galduta dagoen mundu baten testigantza da Akabuko martxea, inor indiferente uzten ez duena. Zuzendariak: Aitor Gisasola eta Fredi Paia. Iraupena: 60 minutu. *Deustuko Gazte Asanbladarekin antolatua.

19:00
19:00

III. Jardunaldi feministak

Zirika! Herri Gunea, Bilbo

Aurreko bi ikasturteetan egindako hausnarketei jarraipena eman nahi diogu. Aurreko jardunaldietan hasi genuen bidea jarraitu, asko izan ginelako elkartu ginenak eta asko izan zirelako landu, hausnartu eta konpartitu genituen gaiak: sexualitatea, maitasuna, harreman osasuntsuak… Aurten ere Bilboko Bilgune Feministatik, otsaila ardatz hartuta eta hiru astez tailer edota tertulia bat proposatu nahi dugu zuokin guztiokin konpartitzeko. 

III. Jardunaldi feministak Zirika! Herri Gunea

Aurreko bi ikasturteetan egindako hausnarketei jarraipena eman nahi diogu. Aurreko jardunaldietan hasi genuen bidea jarraitu, asko izan ginelako elkartu ginenak eta asko izan zirelako landu, hausnartu eta konpartitu genituen gaiak: sexualitatea, maitasuna, harreman osasuntsuak… Aurten ere Bilboko Bilgune Feministatik, otsaila ardatz hartuta eta hiru astez tailer edota tertulia bat proposatu nahi dugu zuokin guztiokin konpartitzeko. 

19:00
19:00

Bilbo Zaharra Forum: 'Estereotipoetatik ihesi (II)'

Euskaltzaindia, Bilbo

Bilbo Zaharra euskaltegiak urteko bigarren hiruhilekoaren baitan hainbat saio antolatu ditu Estereotipoetatik ihesi gaia abiapuntu hartuta. 

Bilbo Zaharra Forum: 'Estereotipoetatik ihesi (II)' Euskaltzaindia