Darabilboren kakorratza-lan tailerraren 1. saioa, Arantza Aresek zuzendua. Uribarriko Udaltegian, Iturriondo Plaza 3 (Zurbaranbarri), urtarrilak 12, ostirala, 18:30etan.
YO, GERARD laukote bilbotarrak “Nada que decir“ izeneko bere bigarren lana aurkeztuko du urtarrilaren 12an, ostirala, 21:00etan, Bilboko Hika Ateneo aretoan. 10€ sarrera aurreratua / 13€ leihatilan
Bilboko Berreginen Museoak, aldi baterako erakusketa berrian, Egiptotik ekarri duten Harwaren jatorrizko Ushebtia erakutsiko du. "Ni neu, Isis, Señora de todas las tierras" erakusketan, Egiptoko piezen erreprodukzioak, Euskal Museoaren bildumako jatorrizko obrak eta bilduma partikularretako objektuak ere egongo dira
EXPODISTRITO Bilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa desentralizatuen zikloa heldu berri da Bilboko auzoetako udaltegietara. Artista berrien lana jendaurrean aurkezteko asmoz, abendutik apirilerarte iraungo dute erakusketek.