Familian euskaraz jolasean "Harro herri jolasak" familientzako tailerra Martxoak 15, 18:00/19:00 (2.txanda) Mirigorri Kultur Elkartea
GAZTE SORTZAILEAK Martxoak 15, ostirala "Nire usaina galdu nuen eguna" ilustrazio eta zinema batzen dituen testu antzerkia, La Higuera konpainiaren eskutik, eta Uxue Reinosoren ilustrazio erakusketa.
Bilboko Udal Musika Bandak debuta egingo du martxoaren 15ean Bilboko Elkarte Filarmonikoaren aretoan. Arratsaldeko 19:00etan, José R. Pascual-Vilaplanaren gidaritzapean eta Fernando Latorre baritonoaren eta Lux Kodex Kamara abesbatzaren laguntzarekin, “Haizearen ahotsak” izeneko kotzertuak Schumann, Brahms, Mahler, Mendelssohn, Wagner, Ponchielli eta Tchaikovskyren konposizio handiak bilduko ditu.
Bilboko Berreginen Museoak, aldi baterako erakusketa berrian, Egiptotik ekarri duten Harwaren jatorrizko Ushebtia erakutsiko du. "Ni neu, Isis, Señora de todas las tierras" erakusketan, Egiptoko piezen erreprodukzioak, Euskal Museoaren bildumako jatorrizko obrak eta bilduma partikularretako objektuak ere egongo dira
EXPODISTRITO Bilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa desentralizatuen zikloa heldu berri da Bilboko auzoetako udaltegietara. Artista berrien lana jendaurrean aurkezteko asmoz, abendutik apirilerarte iraungo dute erakusketek.
Jazz jaialdiaren XXI. edizio honetan sei kontzertu eskeiniko dira Bilboko auzo desberdinetako egoitzetan
"Zure Bizitza Idatzi" ikastaroa Jasone Osororen eskutik. Bizkaiko Foru Liburutegian, astelehenero, martxoaren 4tik maiatzaren 6ra. Izen emateko epea: otsailaren 14tik 28rarte >Kontaktua >Ikastaro eta tailerrak https://labur.eus/Be9XP
Bizkaiko Taldeko Txapelketaren 4.edizioa Gernika-Lumon hasi da, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik. Aurtengo edizioak 16 taldetan banatuko diren 120 parte hartzaile ditu eta helburua, Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria eta eskualdeak indartzea izango da.
“Kosta ahala kosta” lelopean BILBAOPOESIA Literatura Jaialdia, Bidebarrietako Liburutegira itzuliko da martxoaren 15etik 24ra. Aurten, jaialdiak 25 urte beteko ditu eta ospakizun gisa, literatura eta musika programazio anitza eta estatu mailan zein nazioartean lehen lerroan dauden poeta eta artisten presentzia bilduko ditu.
Deustuko jaietako egitaraua aurkeztu du Deustuko Jai Batzordeak.
Zikloaren hirugarren edizioa ospatuko da martxoaren 15etik apirilaren 6ra.