2014/05/13 19:30

Short Film Caravan

Short Film Caravan
Hika Ateneo, Alde Zaharra
Laburmetraien emanaldia Zart produkzioen eskutik. Film laburrak ikusi zein zabaltzea ez da gauza batere erraza, eta are gutxiago zuzendari gazteen lehen lanetaz hitzegiten ari garenean. Egindako lanak hautsa hartzen egoteaz aspertuta, Short Film Caravan ekimena sortu dugu, lan hauek ikusteko erakuslehio ibiltaria. Zart osatzen dugunon zein beste gazte batzuen lanak proiektatzeaz gain, Short Film Caravan-ek esperientziak eta iritziak elkarbanatzeko topagunea izan nahi du. Horretarako, film labur hautaketa bat herriz herri mugituko dugu, proiekzioaren ostean debaterako tartea sustatuz.