Herri Denda, gabonetako erosketen alternatiba

uriola.eus 2015ko abe. 16a, 13:12

Gabonetako mugimenduarekin bat eta urteko egun hauetako ohiko kontsumoari alternatiba bat emateko prest hasi da aurtengo Herri Mugimenduen Azoka. Laugarren edizioa dugu jada, eta aurten, Komite Internazionalistak, Bilboko 28 eragileekin batera, gogotsu hartu du erronka.

Zirika! gunean -Erronda 12 kalean- dago kokatuta Herri Denda, eta abenduaren 14tik urtarrilaren 5era arte, 11:00tatik 15:00ra eta 16:00tik 20:00ra bitartean egongo da zabalik sartu eta trasteatu ahal izateko. Bertan Eranai, Askapena, Ohiuk, Ikasle Abertzaleak, CNT eta beste eragile batzuen materiala aurkitu ahal izango duzue; kamisteak, liburuak, txapak, jostailuak eta txiskeroak, besteak beste.

Horretaz gain, aisialdi zein informazio ekintzak ere prestatu ditu Komite Internazionalistak Zirika! gunean. Hona hemen hauen datak:

- Abenduak 22: Boga garagardoaren aurkezpena (Boga). 19:30ean.

- Abenduak 23: Periko gazteekin hizketan liburuaren aurkezpena (Ernai). 19:30ean.

- Abenduak 28: Eduardo Galeanori omenaldia (Komite Internazionalistak). 19:30ean.

- Abenduak 29: Gida antirepresiboa-ren aurkezpena (Kriminalizazioaren aurkako plataforma). 19:30ean.

- Urtarrilak 4: Condor legioa. Nazien bidegabekeria, iragana eta oraina dokumentalaren aurkezpena (Baskale). 19:30ean.

Honen bidez, Herri Dendak Bilboko eragileen lanaren berri ematea eta plazaratzeko beste modu bat aurkeztea du helburu. Beste komutsumo mota bat sustatzeko grina ere.

Ibaik, Komite Internazionalistako eta Herri Dendako partaideak adierazi duenez, urte osoan, eragile bakoitzak bere kabuz lan egiteko joera duen arren, proiektu honi esker, denek indarrak batu eta elkarlana sustatzen dute, auzo mugimenduari ere bizitasuna emanez.

@ZirikaBilbo

facebook.com/Zirika-herri-gunea