Bilborock Aretoa berrituko dute 20. urteurrenarekin batera

uriola.eus 2017ko mar. 27a, 12:30

20 urte beteko ditu apirilean Bilborock Aretoak. Bilboko Udalak 1990ko hamarkadan erosi zuen eraikina, eliza barrokoa, espazio hori gazteentzako prestatzeko.

Instalazio hori hiriaren bihotzean dago eta jarduerez betetako lekua da. Esan dezakegu etengabeko sinergiez betetako zentroa dela gazteentzat. Musikaz gain, Bilborocken era guztietako jarduera interesgarriak egin daitezke: zinea, antzerkia, dantza, instalazioak, esperimentazioko laborategiak, hitzaldiak eta aurkezpenak.

Izan ere, hamarkada bi hauetan, areto honetan 1.620 kontzertutik gora, 1.350 antzerki-emanaldi eta 370 zine-proiekzio egin dira. Ia 5.000 jardunaldi eta ekitalditan 900.000 pertsonatik gora bisitatu dute Bilborock. Emanaldi hauek azpimarra daitezke: The Corrs, Robbie Williams, Doctor Deseo, Amaral, Antonio Orozko, Charo Lopez, Silvia Tortosa, Leo Bassi, Antonio San Juan eta Dani Rovira.

Izan ere, 2016an era guztietako 363 jarduera egin dira eta 45.775 ikusle bertaratu dira:

• 209 talde 64 kontzertutan, 12.032 ikuslerekin.

• Arte eszenikoetako 44 jarduera, 6.775 ikuslerekin.

• Formatu txikiko 100 antzerki-saio, 905 ikuslerekin.

• 8.425 gaztek erabili dituzte entseguetarako gelak (8.217 ordu).

Udalak, 2015-2019 aldirako Gobernu Planak ezartzen duen moduan eta Bilbao Gazte proiektu estrategikoaren bitartez, prozesu bat egin du gazteek, horietako asko sorkuntzaren arlo desberdinetakoak, parte har dezaten. Horrela berretsi da eraikin zahar honek gazte izateko daukan bokazioa eta gazteen ekimenen eskura jarri dira ekipamenduko erabilerak: eszenatokia, entseguetarako gelak, bilera-gelak, proiekzioko eta soinuko ekipoak, eta abar. Iazko hasieratik, Gazteria eta Kirol Saila partaidetzako prozesu hau sustatzen ari da Bilborockeko etapa berri honetan. Rocka eta askoz gehiago leloarekin, erreferentzia izango da Bilboko gazteek eta gazteen elkarteek proposamen sortzaileak sustatu, ezagutu, erakutsi, esperimentatu, gozatu eta ekoiztu ahal izan ditzaten.

Bilbao Gazte proiektuak erakusten du udal gobernuak gazteen ikuspegiko politika eredua definitu nahi duela, gazteak entzutean, onartzean, haiekin komunikatzean eta parte hartzean oinarrituta. Konpromiso horren barruan, Bilborocken dinamizazioa dago BilborockLab prozesuaren bidez, berrikuntzarako, sorkuntzarako eta gazteen aisialdirako espazioa baita.

Partaidetza prozesua Bilborockerako

Gazteria eta Kirol Sailak sustatutako BilborockLab prozesua udal eragileen, aretoa kudeatzen duen taldearen, Bilboko eragile eta promotoreen eta Bilborockeko egunerokoan parte hartzen duten gazteen partaidetzaren emaitza da. Prozesu hau 2015eko azaroan hasi zen eta amaieran, 2017ko urtarrilean, plan estrategikoa eman zitzaien parte-hartzaile guztiei. Orain arte 29 elkarrizketa espezifiko egin dira Bilboko gazteekin etorkizuneko Bilborock aretoa definitzeko, 378 pertsonak sare sozialetan aritu izan dira eta ia 1.000 mezu heldu dira Twitter sare sozialetik, eta guztira 155 ekimen jaso dira.

Lan horren emaitza Udalaren, eragile kulturalen eta gazteen arteko harreman eredu berri bat izan da. Horren adibidea da talde eragileak egindako lana: arlo soziokultural desberdinetako zortzi gaztek diseinatu zuten lan hori aretoa ikusteko jardunaldia antolatzeko; jardunaldi horretan 69 eragile kultural eta gaztek hartu zuten parte. Bilborock Lab – Bilbao Gazte

Topaketa horretan lanerako hiru lerroak definitu ziren:

Bilborockeko kudeaketa

Prozesuan parte hartu duten pertsonek adierazi dute: "Bilborockek Bilboko gazteentzako eta gazteen elkarteentzako erreferentzia izan behar du, beren ekimenak bultzatzeko, sortzeko, erakusteko, partekatzeko, esperimentatzeko eta ekoizteko, Bilbao Gazte estrategiaren barruan".

Bilborockeko proiektu berria diseinatzeko eta helburuak zehazteko, Bilboko Udalak abian jarri du Plan Estrategiko bat, eta eragileen parte-hartzea aktiboa dauka.

Plan horren barruan Talde Eragile bat sortu zen ildo estrategikoak aztertzeko eta espazioaren orainaren eta etorkizunaren inguruko iritzia jasotzeko, eta programazioa, komunikazioa eta ekimenak alderatzeko eta lantzeko.

Talde horretan Bilborockeko proiektua eta historia ondo ezagutzen duten lau neska eta lau mutil ari dira:

• Alba Vidal, Koala Rabioso (Youtuberra)

• Caostika (Komunikazioko erakundea, abangoardia…)

• Xabier del Campo (Sareen Sarea)

• Ana Abarrategi (Wikitoki/Tippi)

• Ana San Miguel (Artepilpilean)

• Nagore González (arte eszenikoak)

• Asier Quesada (bideojokoak eta Doc espazioa)

• Jagoba Ormaetxea (musika-Taom)

Talde Eragilearen kideen profila:

• Bilborocken egiten diren ekimenetan, proiektuetan eta jardueretan lagundu duten edo/eta gaur egun laguntzen duten gazteak.

• BilborockLaben gogoeta prozesuan, faseren batean, parte hartu duten pertsonak.

• Gazteen interesekin lotzen diren ideiak ematen dituzten pertsonak, euren ezagutzengatik, esperientziagatik, jardueragatik eta ibilbideagatik.

• Gazteentzako abangoardiako ekimen sortzaileak eta kulturalak sustatzen dituzten pertsonak.

• Bilbo Zaharreko pertsonak edo/eta auzoko eta bertan bizi edo ibiltzen diren gazteen errealitatea ezagutzen dituztenak.

Programazio gaztea

Partaidetzako prozesuaren bigarren zeregina programazioa egitea izan da, ahalegina sorkuntzaren, joeren eta berrikuntzen sustapenean jarrita.

Horretarako, Gazteria eta Kirol Sailak espazio bat sortu du gazteen sormen ahalmenari ikusgarritasuna emateko; sorkuntzaren, berrikuntzaren, kolaborazioaren edo komunikazioaren eta interakzioaren hizkera berrien arloetan intereseko esperientziak aurkitzeko espazioa; eta gaueko aisialdirako espazio bat gazteentzat, desberdina eta alternatiboa. Ildo horretatik, Udalak irizpide batzuk prestatu ditu Bilborock erabiltzeko, non uriko gazteei lehentasuna ematen zaien aretoa erabiltzeko.

Gainera, prozesu horretan, udal programazio berri bat diseinatu da gazteentzat edo gazteek beren intereseko gaiei buruz egindako ekimenetarako. Honelako proiektuak bultzatu dira:

• Ideiak Martxan, 14 eta 35 urte bitarteko gazteek sustatutako ekimenei laguntza emateko programa.

• Bilbao You Week. Arlo analogikoa eta digitala lotzen dituen ekimena, ekitaldi presentziala sortuz.

• Lets´s Jo. Programa berria, Bilboko talde berriei aukera emateko.

• Bilbao Gazte Night. Gaueko aisialdiko eskaintza gazteentzat.

Bilborock, topaketarako espazioa

Azkenik, hirugarren zeregina komunikazio digitala eta Bilborock sendotzea da, Bilboko topaketa lekua den neurrian. Gazteak lankidetzako irizpideak eta kodeak erabiltzen dituzte gero eta diziplinartekoagoa eta eklektikoagoa den ekoizpen sortzailean. Izan ere, musika, irudia, adierazpena, arlo digitala eta birtuala, dantza eta mugimendua… elkarrekin bizi dira sorkuntzaren ideian eta egintzan. Bilborockek komunitate horretako zati izan nahi du, etengabeko topaketa lekua sortuz eta gazte sortzaile horiek lankidetzarako aukera espazioa izan dezaten.

Ideia horrek inspiratu du talde eragilearen osaketa eta Bilborock sorkuntzaren espazio berrietara hurbiltzea. Horren erakusgarri da programazio berria, desberdina eta berritzailea, “Bilborock, rocka eta askoz gehiago” leloari zentzua emanez.

1) Bilborockeko elementu promozionalak sustatzea, zerbitzu eta espazio gaztea den neurrian.

• Izen berriarekin: 'Bilborock Mucho Mas que Rock/Rocka eta Askoz gehiago'

• Azalpenerako txosten bat: zerbitzuak, kontaktuak, erreserbak, tarifak eta rider a: http://bilbaogazte.bilbao.eus/wp-content/uploads/2017/02/Dossier-Bilborock-Castellano.pdf

• Eta espazioa eta zerbitzuak deskribatzeko bideo bat. Bilborock – Bilbao Gazte

2) Ordutegia zabaltzea. #BilbaoGazteNight programaren lehen jarduera gauez egin zen, goizeko 02:00ak arte, Traking Bilbao programarekin, Let’s Jo programako talde berrien emanaldiekin eta Bilbao You Week edizioaren bigarren edizioarekin.